2010/01/27
ARRIARAIN PRESA-ARAZTEGIA ETA GAIKOA ARAZTEGIA
2010/01/26
WATER FEATURES
2010/01/18
"URAREN ASTEA" FLEMING IKASTETXEAN
Agenda 21 etik azaldu nahi dizuegu aste honetan URA landuko dugula ikastetxean. Hau dela eta ekintza ugari burutuko ditugu ikasleekin honen inguruan ausnarketa batzuk egiteko asmoz: fitxak, bideo ikuskizunak, jolasak, esperimentuak, irteerak... Denok etxetik lagundu dezakegu gure gazteek ohitura egokiak har ditzaten eta ura eta ingurunea zaindu ditzaten.2010/01/12
URTE BERRI ON DENOI !!!!!!!
2009/12/04
EUSKERAREN EGUNA ARROAN
Hasteko, abenduak 2an IRRATSAIO berezi bat egin dugu. Ostiralero egiten dugun irratsaioaren aldean honako hau berezia izan da, GURASOEN partaidetza izan baitugu oraingoan, 3 urteko, zein 4 eta 5 urteko ikasle batzuen aita eta amak hain zuzen.
Guraso hauek azaldu digute EUSKERAREN bilakaera zein izan den beraien bizitzetan.
Goizean gaztain jana egin behar bagenuen ere, eguraldi txarra dela eta Abenduaren 10ean egin dugu, denon artean gaztainak danbolinean errez, eta bukaera eman diogu kalejira alai batekin.
2009/12/03
Behatokia Martxan

Abenduaren 2an eskolako Behatokia elkartu zen lehenengo aldiz. Dakizuen bezala Behatokia eskola guztietako Organo berria da eta Elkarbizitza kudeatzea da bere helburu nagusia.
Bertan, ikasle, AZP, familia eta irakasleen ordezkariak elkartu ginen aurtengo Elkarbizitza Planaren inguruan hitz egiteko.
Familia ordezkariak hauek dira: Haur Hezkuntzakoa, Ainhoa Cenzano ; eta Lehen Hezkuntzakoa, Tina Descalzo.
AZP Irakasle ez diren langileen ordezkaria Mertxe Etxeberria
Ikasleen ordezkariak: Oraingo honetan Jon Ander Mendizabal eta Eneko Santos izan dira eta Irakasleenak Amaia eta Jon.
2009/11/25
FLEMING 6. MAILAKOEN 2. ESKUKO JOSTAILUEN AZOKA
2009/11/06
09-10 Fleming Agenda21eko Batzordea.
Gaur azaroaren 4an Agenda 21eko Batzordea elkartu gara. Alde batetik azken urte hauetan egin diren lanak eta konpromisoak azaltzeko eta bestetik 2009-10 ikasturte honetako landu beharreko gaiari heltzeko “Ura” . Batzordekideak ikasleen aldetik berriak dira, eta aurten koordinatzailea ere. Familien partetik eta zuzendaritzatik berriz partaide berdinak jarraitzen dugu.
09-10 Agenda 21eko Batzorde partaide berriak hauek dira:
Arduraduna: Marijo Vivas, 1A Aimar; 1B Sara; 2A Aicha; 2B Kepa; 3A Mirian; 3B Gorka; 4A Lierni; 4B Iñaki; 5A Axier; 5B Eñaut; 6A Ander; 6B Leire.
2009/10/29
IKASLE ELKARBIZITZA BATZORDEA
2009/10/27
FAMILIENTZAKO INTERESGARRIA
Etorkizunean leku edo "site" hau osatzen joango gara, eta espero dugu bertan azaltzen den guztia baliogarria izatea.
Helbidea hau da eta web orriaren bitartez ere sartu daiteke FAMILIENTAT botoia sakatuz:
http://sites.google.com/site/drflemingvillabona/
2009/10/23
Kaixo Xaxi!!!

"Kaixo Xaxi, aspaldiko!
- Non ibili zara oporretan aurtengo udan?
- Zuberoan, Euskal Herriko iparraldean, hain zuzen Atarratzen dantza eta brinko ibili nintzen Maskaradan. Baita edalontzi baten gainean dantza egin ere.
Zein dibertigarria!"
Urriaren 19an Xaxi gure euskal maskotak bisita gintuen Arroan, Haur Hezkuntzako ikasleek berebiziko ongi etorri harrera egin ziotelarik.
Bisita honen inguruan ekintza desberdinak burutu ditugu euskara ardatz hartuta, hala nola, irratsaio berezi bat H.H 5 urteko gelakoek burututa, euskal jolasak mailaka aurkeztuta, olerki trukaketak gelaz-gela... Eta amaiera borobil bat emanez, txango bat egin dugu Amasara, gure Xaxiren bizileku ingurura.

AUPA XAXI, IZAN UNTSA ETA BIZI HUROS!"
http://www.youtube.com/results?search_query=maskarada+barkoxe+09
2009/10/02
AZKENEAN Flemingvillabona web orria MARTXAN
Dagoeneko martxan dago Dr. Fleming Herri Ikastetxearen web orri berria. Ea ze iruditzen zaizuen eta denon ekarpenarekin hobetzen joango gara.
Hemen linkatuta duzue wwww.flemingvillabona.com web orria.
http://flemingvillabona.eurowintuweb.com/index.php
Animo eta IRADOKIZUNAK botoia sakatuz zuen ekarpenak bidali.!!!!!!2009/09/09
GAUR 09-09-09 09-10 IKASTURTE HASIERA
09-09-09an........ hain zuzen ere.
...eta galdera bat...
Datozen urteetan irailan izaten jarraitzen badu ikasturte hasiera.....zenbat urte igaroko dira, berriz ere horrelako data bitxia ikusteko???????
Animoak guztiei eta ONGI ETORRIAK!!!!!!!
2009/08/21
2009/06/29
AGURRA BEREZIAK: CARLOS ETA PAUrentzat.

Fleming Ikastetxeko bi pertsona berezi eta hunkigarriak datorren 09-10 ikasturtean ez dute gurekin jarraituko. Arrazoi desberdinagatik ordea, Carlos eta Pau beste eginkizunetan arituko dira datozen urteetan.
Guk hemendik esan dezakeguna zera da: Ziur gaude faltan botako ditugula, bai baten eta bestearen presentzia eta duten irrifarra, eta beraiek etorkizunean duten bide berri horretan gozatzen saiatuko dutelakoan gaude.
Izan Ongi!!!!
Amaia Agirrek Carlos-i egindako bertso bat: doinua Habanera
Badira hasi zinela
Tolosako Samaniego
Eskolan maisu bezela
Ondoren Asteasura
Han ere haurren epela
Zure egin zenuen ta
Ez zen jarraipen motela;
gure portura heldu zen
ondoren zure batela
Doctor Flemingen piztu zen
zorionaren kandela
Begi bistan dago gizon
maitagarria zarela:
urrezko ibilbidea
ta diamantezko perla.
2009/06/14
BISITAREN ERREPIKAPENA
Berriro Ana Delia eta Yobani El Salvadorreko Meangera izeneko herrikoak bisitan izan genituen. Oraingo honetan gure eskola eta beraien herrialdeko Mercedes Ventura izena duen eskolen arteko Anaitasuna burutzea.
Hemendik aurrera bi eskolek konpromezu batzuk hartu ditugu, horien artean elkar komunikazioa bultzatzea da. Modu horretan gehiago jakingo dugu beraien: bizimodu, kultura, ohiturak..... eta baita ere dituzten beharrei buruz.
Momentuz Guraso Elkarteko gurasoak, ospatu zen Bigarren eskuko Azokan jasotako dirua beraien eskolaren beharrentzat eman diete. Guk ere saiatuko gara etorkizunean ospatzen ditugun festa-ekintzetan beraien beharrentzat dirua ere jasotzen.

