2013/05/24

6. MAILA BERTIZ 2013

Azken bi egun hauetan, eta aurten euripean ordea, Bertiz Abentura parkean murgildu gara seigarren mailakoak. Eguraldiak lagundu ez arren Rafting eta Parkeko zirkuitoa osatzen aritu gara. Eta primeran pasa dugu!

2013/05/16

2013ko BERTSO EMANALDIA GUREAN

2013 Bertso Emanaldia ospatu genuen 5. eta 6. mailakoak. urtero bezala Maiatzaren 14ean Gurea aretoan, eta Jesusen Bihotzarekin batera. 



6A


6B


2013/05/15

PALA ETA ESKU-PILOTA TXAPELKETAKO FINALISTAK ERABAKITA

Kaixo flemingo familiakide guztioi!
 Maiatzaren erdialdera iritsi gara, eta dagoeneko amaitu dira pala eta esku-pilota txapelketako sailkapen faseak. Jolastorduak baliatuz, eta ikasleak eurak arduradunak izanik, aurten ere partehartzaile ugari izan da, eta giro bikainean aritu dira. Zorionak guzti-guztioi!
Beraz, ekainaren 8an, larunbata, ospatuko den eskolako jaialdiaren egunean jokatuko dira finalak. Finalistak prest ditugu..!