2008/06/09

FLEMINGO 07-08 IKASTURTEKO FESTA



Aurten ere Fleming Ikastetxeko 07-08 ikasturte bukaerako festa igaro berria da. Ekainaren 7an Arratzaingo eraikuntzan zenbait ekitaldi antolatu ziren:

- Ikasleek kurtsoan zehar egindako lan batzuen erakusketa.

- Mailaz maila egindako dantza eta kanta emanalia:

*3 Urte: Erratzak
*4 Urte: Roke karramarroa
*5 Urte: Zapiak airera
*1.Maila: Alakinkirrik, Alakunkurrun.
*2.Maila: Iritsi da eguna.
*3. Maila: Hokey Cokey.
*4. Maila: Tutira mai.
*5. Maila: Txirula
*6. Maila: Jamelia Superstar eta Agurra.

- Bertso emanaldia.( 5. eta 6. maila)
- Argazki eta telematikoen erakusketa.
- Bazkaria. ( besteetan frontoian, eguraldiagatik aurten kiroldegi barruan izan zen.)
- Arratsaldez B.H.I.koek antolatutako jokoak.

Eskerrak eman nahi dizkiegu hemendik, bai antolamenduetan eta ikusle bezala ibili ziren familia, ikasle eta irakasle guztiei. MUXU ERRALDOIAK GUZTIENTZAT!!!!
Bideotxo bat ikusteko klikatu azpian...

2008/06/06

ANTZERKI EMANALDIA GUREA ARETOAN



Fleming Guraso Elkarteak eskertu eta zoriondu nahi du Idoia Antzerki irakaslea. Lan handia egin du ikasturtean zehar Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. mailakoekin. Lan hau ikusteko aukera izan zuten atzo Gurea aretoan egindako emanaldian.
Gurasoak oso pozik azaldu ziren eta eskerrak eta agurrak luzatu nahi dizkiote.

2008/06/04

BERASTEGIKO NESKA-MUTILAK ARRATZAINEN



Berastegiko lagunak Arratzainera etorri dira bisita egitera. Gainera, oso opari politak ekarri dizkigute: 2 antzerki eder. Guk, berriz, 5. eta 6. mailakoek Amaia Agirre bertsolariarekin prestatutako bertsoak eskaini genizkien. Berastegiko neska-mutilak gustura egon ziren. Datorren urtean gu joango garela Berastegira azaldu diegu.


ZIZURKIL ESKOLAKOAK ARROAN




Gaur goizean bisita oso atsegina jaso dugu gure txikien eraikinean.
Zizurkilgo 3-4 eta 5 urteko ikasleak etorri dira antzerki eta dantza egitea, kantagintza programaren barruan. Elkar trukaketan, gure umetxoak ere, abestu eta dantzatu dute.
Guztiz ondo pasa dugu denak arroako patioan eguraldiak lagunduta.


2008/06/03

GURASOAK EUSKARAZ JOLASTEN


Aurten ere guraso talde bat izan dugu Arroako patioan Euskaraz Mintza jolas-tailerrean parte hartzen. Primeran pasatzeaz gain jolasak ikasi dituzte, gero beraien seme-alabekin euskaraz jolasteko.

Eskerrik asko gure artean egoteagatik!!!!!!!!

2008/06/02

5. MAILAKOAK BERTSOLARI ZIZURKILEN







Urtero bezala, Amaia Agirre bertsolariaren laguntzaz, bertso saio bikaina eskaini dute 5. mailako ikasleok. Ahozkotasuna lantzeko bertsolaritza jorratu dugu eskolako ordutegiaren barruan. Horren ondorioz, Zizurkilgo Pedro Mari Otañoko ikasle eta irakasleek gozatu ahal izan dute gure doinu eta hitzekin. Gai jartzaileek taldeka jarri dituzte lanean. Talde batean boxeo konbatean aritu dira; beste batean, alaben bihurrikeriak eta amen errietak kantatu dizkigute; hirugarren taldekoekin bidai baten gorabeherak ezagutu ditugu; hurrengo partaideekin irteera batean gertatutakoak entzun ditugu; bosgarren taldekoek oporretara joan nahi zuten alabak aitonarekin utzita; eta azkenik, agurra kantatu dute.

BERTSO ETA IPUIN SARIAK GUREA ARETOAN


Villabonako Udalak antolatutako bertso eta ipuin lehiaketaren sari banaketa egin zen Gurea aretoan. Gure eskolako 4. mailako ikasleak Garazi Urkola , Ander Iparragirre eta Ibon Martinez hiru lehenak gelditu ziren bertso atalean. Beste ikastolako eta Erniobeako batzuen artean Telmo Gartzia ipuinetan eta 5. mailako Nerea Arregi bertsotan ere, sariak jaso zituzten.
Eskerrak eman behar diogu, guzti hau ahalbideratu duen eta itzalean dagoen Amaia Agirre bertsolariari.