Abenduaren 2an eskolako Behatokia elkartu zen lehenengo aldiz. Dakizuen bezala Behatokia eskola guztietako Organo berria da eta Elkarbizitza kudeatzea da bere helburu nagusia.
Bertan, ikasle, AZP, familia eta irakasleen ordezkariak elkartu ginen aurtengo Elkarbizitza Planaren inguruan hitz egiteko.
Familia ordezkariak hauek dira: Haur Hezkuntzakoa, Ainhoa Cenzano ; eta Lehen Hezkuntzakoa, Tina Descalzo.
AZP Irakasle ez diren langileen ordezkaria Mertxe Etxeberria
Ikasleen ordezkariak: Oraingo honetan Jon Ander Mendizabal eta Eneko Santos izan dira eta Irakasleenak Amaia eta Jon.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina