2016/12/27

2016ko GABONETAKO ERRONDA

Abenduak 24ean,urtero bezala, Fleming Villabonako Ikastetxea kalera atera ginen kantari. Ikasleak, familiak, gurasoak eta Olentzero noski, Trikitixak, panderoak eta esku-soinuak lagunduta, herriko kaleak alaitzen aritu ginen. Erronda bukatu genuen txitorra pintxo bat janez.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Familiako antolatzailei, musika irakasle eta instrumentu jotzailei, olentzero eramalei eta parte hartzaile guztiei.
2017 URTE BERRI ON ONA IZAN DEZAGUN!!!

2016/12/02

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA FLEMINGEN!
Urtero legez, aurten ere Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarau zabala antolatu dugu Fleming ikastetxeko bi eraikinetan: asmakizun lehiaketa, abestiak, dantzak, gurasoen irrati irratsaioa, gaztain jana, txiste eta irrintziak, Euskararen Txantxangorriaren mosaikoa, Herri kirolak..! Beraz, bada zer gozatua!
Gure hizkuntza zahar bezain eder hau, urtez urte, gero eta jende gehiagok ikasten du eta, gure ikastetxean, hori nabaria da ikasleen jatorri aniztasuna ikusita. Hona hemen Euskararen Egunerako prestaketa lanen adibideak..! GORA EUSKARA!