2010/09/28

JOAN MIRÓ artistaren erakusketan


Kubo-kutxa Aretoak XX. mendeko artista erraldoi bati eskaintzen dio udako erakusketa: Joan Miró-ri.
Joan den asteazkenean 4. mailako eta ostiralean 5. eta 6. mailako ikasleak Donostira joan ziren “Miró. Poesia eta argia” erakusketara.

Bertan Miróren gaitasun sortzailearen eta beronen jakintza- eta ezagutza-egarriaren lekuko izan dira.
Baita bere inspirazioaz kutsatu ondoren argazkietan ikus ditzazkezuen eskultura batzuk egiteko aukera izan dute.


http://www.kutxasocial.net/Img-mant.nsf/Mails/Sala-kubo/Sala-Kubo-MIRO.html





...eta aurtengo ZINEMALDIARI "glamour" pixka bat jartzeko asmotan .. kubo zinema sarreran.... bokadiloak jaten.


Hemen duzue MIRÓ ERAKUSKETAREN Liburuxka agortua.......eta oso preziatua....
http://www.kutxasocial.net/Img-mant.nsf/Mails/Sala-kubo/pdf/MIRO%20cast-eusk.pdf



2010/09/17

DENOK BELODROMOAN


Kaixo lagunak!

Ikasturte berria martxan dago eta hemen gaude berriro.
Gaur goiza Donostiako Belodromoan pasa dugu.
Atzo hasiera eman zitzaion Zinemaldiaren 58. edizioari eta honek aukera aparta ematen digu zinema euskeraz eta 400m. ko pantaila erraldoian ikusteko.
Aurten “Nanny McPhee and the Big Bang” filma ikusi dugu, beste hainbat ikastetxeko lagunekin batera.