KAIXO LAGUNAK, hemen gatozkizue Arroatik!!!
Euskeraren eguna dela eta hainbat egitasmo burutu ditugu bere inguruan, eta EZ NOLANAHIKO EGITARAUA!!!
Hasteko, abenduak 2an IRRATSAIO berezi bat egin dugu. Ostiralero egiten dugun irratsaioaren aldean honako hau berezia izan da, GURASOEN partaidetza izan baitugu oraingoan, 3 urteko, zein 4 eta 5 urteko ikasle batzuen aita eta amak hain zuzen.
Guraso hauek azaldu digute EUSKERAREN bilakaera zein izan den beraien bizitzetan.
Ikasleek beraien aldetik gaurko eta biharko dugun egitaraua azaldu digute, eta azkenik abesti apropos bat abestu dugu egunari dagokion moduan:
EUSKAL HAURRAK
EUSKAL HAURRAK BAGOAZ
BIZITZAN AURRERA
EUSKARA IKASIAZ
GUZTIOK BATERA
GORA, GORA
GORA GURE EUSKERA
GORA, GORA
EUSKALDUNAK GARA.
ABENDUAren 3an berriz, horrelaxe ospatu dugu EUSKARAREN EGUNA:
Goizean gaztain jana egin behar bagenuen ere, eguraldi txarra dela eta Abenduaren 10ean egin dugu, denon artean gaztainak danbolinean errez, eta bukaera eman diogu kalejira alai batekin.
Goizean gaztain jana egin behar bagenuen ere, eguraldi txarra dela eta Abenduaren 10ean egin dugu, denon artean gaztainak danbolinean errez, eta bukaera eman diogu kalejira alai batekin.
Arratsaldean berriz, honako jokuak egingo ditugu:
- AULKI JOLASA
- SOKATIRA
- ZAKU KARRERA
- KOSKOL APUSTUA
- GAZTAINAK GOILARETAN JARRI ETA... KORRI!
GORA GURE EUSKERA!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina