2011/03/30

5. MAILAKOEN IRRATI SAIOAK

Apartak eta guztiz profesionalak dira 5. mailakoak eskeintzen dizkiguten bi irrati saioak. Benetan merezi dute hauei tartetxo bat eskeintzea. Eskerrik asko parte hartu duten guztiei eta bitartean gu hurrengo saioaren zai gaude. Irratiak klikatu irrasaioak entzuteko. FLEMING 5. A


FLEMING 5. B



2011/03/25

ASMAKIZUNAK

2.mailako ikasleak "Asmakilo" IKT proiektuan daude. Honen bidez, beste Ikastetxeetako ikasleekin harremanetan jartzen dira. Ikasleek asmakizunak idazten dituzte blogean; horrela, besteen erantzunak idatz daitezke bertan.
Fleming eskolako familiek ere parte hartzeko aukera eduki dezazuen hona hemen zenbait asmakizun.







2011/03/21

POESIA EGUNA

Konturatu gabe Udaberrian sartu gara.
Baino bazenekizuen UNESCO-k 1999an, Nazioarteko Poesia Eguna izendatu zuela martxoaren 21a. Honekin lortu nahi den helburua Poesiaren irakurketa bultzatzea da.



LIBURUAK


“Me gustas cuando callas” Pablo Neruda

2011/03/18

Gogoratzen al zareteeeee?

Fleminekoak Korrika 16ean parte hartzen.



Laister berriro ere.... KORRIKA 17
2011ko apirilaren 7an Trebiñun, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez, apirilaren 17an Donostiara heldu arte.“Maitatu, ikasi, ari… euskalakari” lelopean, bi mila kilometro baino gehiago egingo ditu Korrika 17k, gau eta egun gelditu gabe.
Korrika Trebiñun hasiko da apirilaren 7an (osteguna), 17:30ean.
Hiriburuetako ordutegiak:
IRUÑEA, apirilak 8 (ostirala), 19:00.
BAIONA, apirilak 11 (astelehena), 22:40.
MAULE, apirilak 12 (asteartea) 08:30.
DONIBANE GARAZI, apirilak 12 (asteartea), 12:50.
GASTEIZ, apirilak 14 (osteguna), 18:00.
BILBO, apirilak 15 (ostirala), 16:45.

2011/03/04

PAILAZOAK OSTEGUN GIZENEAN

Dakizuen bezela, atzo OSTEGUN GIZENA ospatu genuen.
Pailazo talde koloretsua eta alaia izan ginen arratsalde batez.
Ezetz asmatu nor den nor?



Merienda goxo-goxoa jan genuen indarrak berritzeko!

Begira festaren ondorioak: