2009/05/22

TOLOSAN AGENDA21eko I TOPAKETA











Joan den asteazkenean Maiatzaren 20ean Tolosako Tingladora joan ginen Flemineko Agenda 21eko Batzordekoak.
Bertan, eskualdeko 140 ikasle, irakasle eta guraso elkartu ginen Eskolako Agenda 21 egitasmoaren baitan, elkar ezagutu eta esperientziak trukatzeko asmoz. Ikasturte honetan Ekitate gabezia gaia landu dugu denek eta ondorioak eta proposamenak plazaratu genituen.

Hamaiketako bezala txokolate aparta eskeini ziguten.







2009/05/13

BIKOTE KONTALARIA









Besteeta bezala gaur, arrakastatsua den bikote kontalari ekintzari ekin diote ikasleek. Jarduera honetan L.H.koen artean bikote heterogeneoak egin ondoren batak besteari aukeratutako testua irakurtzeko aukera izan dute.
Argazkietan ikusten den bezala oso erne eta gustora aritu dira.

2009/05/12

ESKERRAK DENORI!!!



Egun hauetan ekintza berri bat aurrera eramaten ari dira gure ikasleak. Ikasleen batzordean eta baita Iraunkorrean gurasoen aldetik ere jaso zen bezala, gure patioaren zikintasuna oso nabaria da.
Egoera horri aurre egiteko eta Gregorioren egin beharrak oztopatu gabe gelaka eta txandatuz patio garbiketari ekin diote ikasleek.
ANIMOAK!! ETA ESKERRAK DENORI!!! eta gogoratu....GARBIENA EZ DA GEHIEN GARBITZEN DUENA, GUTXIEN ZIKINTZEN DUENA BAIZIK