2023/05/04

BIKOTE IRAKURLEA 2023

 

Urtero bezala, Liburuaren asteari bukaera emateko, "Bikote kontalaria" ekintza aurrera eraman genuen, joanden ostiralean. Horrela, ikasle bikote anitzak egin aurretik, elkar ipuin edo aukeratutako testuen elkar kontaketa, aurrera eramaten saiatu ziren. KLIK HEMEN ARGAZKIAK IKUSTEKO https://photos.google.com/u/2/search/_tra_

2023/03/17

Gaur egun, energia gehiegi erabiltzen dugunez, atmosferara CO2 gehiegi isurtzen dugu eta gure planetako klima aldatzen ari da. Hori dela eta, 5. mailako ikasleok eskolan zuhaitz gehiago jartzea erabaki dugu. Horrela, CO2 gutxiago eta oxigeno gehiago izango dugu. 

Martxoaren 15ean,  zuhaitzak aldatzera joan ginen. Hori baino lehen, interneten urratsak zeintzuk ziren kontsultatu genituen. Lehenbizi, 50 cm sakonerako eta 60cm zabalerako  zuloa      egin behar da. Ondoren, ongarria bota behar da, eta gero zuhaitza sartu. Bukatzeko, zuloa lurrez estali behar da. Zuhaitz bat baino gehiago jarri nahi badugu, 4mko distantzia utzi behar da sustraiak ondo zabal daitezen.

Gure kasuan, udarondoa, gaztainondoa eta aranondoa aldatu ditugu. Ea datorren ikasturtean fruta pixka bat jaterik dugun!!








2023/03/06

                                                                                     

Martxoaren 4an, larunbata,  4., 5. eta 6. mailako ikasleok First Lego League robotika txapelketa batean parte hartu genuen Donostian. 

Fleming Aurrera taldekideok (5.A) Gazte Promesen Saria irabazi genuen.   Gure Berrikuntza Proiketua antzerkia eginez aurkeztu genuen eta epai mahaiari asko gustatu zitzaion. Ederki pasa genuen!!




BIDEO OFIZIALA

2022/12/20

ANE ETXEZARRETA ETA IDURRE IRAOLA BERTSO FINALEKO PORRAREN IRABAZLEAK!

Kaixo flemingkideok!

Pasa den igandean amaitu zen 2022ko Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusia. Iruñan 13.300 pertsona bilduta, sekulako festaz gozatzeko aukera izan genuen. 
Flemingen ere, eta Euskara Batzordetik bultzatuta, ahozkotasunaren festa handi honen jarraipena egin dugu irailetik hasita. Horrela, finalaren atarian, bi "porra" antolatu genituen: irakasleena bata eta LH5 eta LH6koen ikasleena bestea. Irakasleen kasuan, Anek irabazi zuen, eta ikasleen kasuan berriz, LH6Bko Idurre Iraolak. Bejondeizuela!
ZORIONAK BIOI ETA GOZATU SARIAZ!


















2022/11/13

4 Maila Tolosan zehar


2022-11-11a egunean 4. mailako ikasleak eta planoa eskutan zutelarik Tolosako hirian zehar aritu ziren.
 Primeran pasa genuen eta Amaiur parkea izan zen gehien gustatu zitzaigun lekua.  

2022/10/20

ESKOLA KIROLA ETA KIROLA EGITEKO AUKERAK

 Flemingkide agurgarriak,

2022-2023 ikasturtea hasi dugun honetan, Eskola Kiroleko entrenamenduak herenegun jarri ziren martxan (norbaitek apuntatzeko gogoa balu, oraindik aukera izango luke "multiekintzak.eus" webgunean). Horrela, alebinak astearte eta ostegunetan (16:30-17:30) Olaederrako kiroldegian dute hitzordua. Benjaminak berriz, asteazkenetan leku eta ordu berean.

Honetaz gain, larunbat honetarako Amasan mendi duatloia antolatu dute eta 5 urtetik aurrerako edonork parte hartu dezake. Informazioa eskolan ere jarri dugu ikusgai. Animatu!

Bukatzeko esan, urriaren 29an ere eskaintza polita dugula pilota maite dugunontzat. Gozatu bada!





EUSKARA TXOKOA

 Kaixo flemingkide!

Irailean ikasturte berria hasi genuen eta, dagoeneko, martxan gara berriro gure egunerokoan buru belarri. Laster, EUSKARALDIAri buruz hitz egingo dizuegu baina, gaurkoan, "Euskara Txokoan" jarri ditugun albiste desberdinen inguruan informatu nahi genizuen. Bertan, "Galtzakomik" komiki lehiaketaren inguruko informazioa ematen dugun moduan, beste hamaika albisteri ere tokia eman nahi diogu txoko honetan. Goza ezazue!




2022/06/17

Oria Merkatari Elkarteko ordezkariak Fleming Herri Eskolan 5. mailakoekin.


Gaur goizean Villabona-Zizurkil Oria Merkatari Elkarteko Nerea eta Arantza ordezkariak egon dira Fleming Herri Eskolako Steam gelan.
Duela egun batzuk Udaletxean, 5. mailako ikasleak aurkeztutako proiektua asko gustatu zitzaien eta egindako lana eskertzeko Spike prime robot bat oparitu dute.
Ikasleek oso pozik bihotzez eskerrak eman dizkiete.


2022/06/03

Fleming Herri Eskola Siemens Gamesa STEAMen.

 Atzo  ekainaren 2an eguerdi aldera, gure eskolako 5. eta 6. mailakoak  Siemens Gamesa Steamek antolatutako on-line emanaldian parte hartu  zuten.

5. mailakoak, Amasa-Villabonako  Merkataritza txikiei laguntzeko  proposatutako proiektuarekin eta 6. mailakoak First Lego misioak aurrera eramaten.

Honen ondorioz "Influencer" ikastetxea saria eman ziguten.

Zorionak guztioi EGIN DUZUEN LANA BIKAINAGATIK!!.



Hemen duzue emanaldia, Fleming 5. eta 6.mailak ordu 1 eta 32 minututik aurrera.

2022/05/19

ESKOLAKO FESTA EGUNEAN PALA ETA ESKUPILOTAKO FINALAK!

Kaixo Flemingkideok!

Bi urteko etenaren ostean, berriz ere FLEMING HERRI ESKOLAk ekainaren 11n ospatuko du eskolako jaia eta, egitarauaren barruan, pala eta eskupilotako partidak izango ditugu. Finalak hain zuzen!
Gainera, berritasun batekin gatoz. Izan ere, aurtengo finalak ez dira Arratzainen jokatuko, Olaederra kiroldegiko frontoian baizik. Era horretan, jendearengana hurbildu nahi dugu eta sortuko den giro ederraz gozatu!

 


2022/05/02

Bikoteka irakurtzen Arratzainen 2022

 Lehen Hezkuntzan ere, urtero bezala Liburuaren astea ospatzeari utziko, ez horixe! Horrela,  Arratzainen, ostirala arratsaldean Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak bikoteka aritu dira, batak besteari aurrez aukeratu duen liburuaren pasarte bat irakurtzen. 

Goza dezagun irakurketarekin!

HASI DA PALA TXAPELKETA!

COVID-19aren eraginez, azken 2 ikasturteetan ezin izan dugu antolatu esku pilota eta pala txapelketarik. Aste Santuko oporren ostean baina, lehen bi hiruhilekoetan ez bezala, neurriak arindu dira ikasleentzat eta, apur bat presaka bada ere, txapelketari ekitea erabaki dugu. Denboraz justu samar gabiltzanez aldaketa batzuk egin behar izan ditugu baina, AZKENEAN, pala txapelketa martxan hasi da gaur. Hau bukatzean, esku-pilotaren txanda izango da. Goazen pilotariak!

2022/03/30

AMURRIOTIK DONOSTIRA BADATOR KORRIKA 22!

Tipi-tapa, tipi-tapa...KORRIKA! Tipi-tapa, tipi-tapa...KORRIKA!

Iritsi da kaleak EUSKARAREN ALDE betetzeko garaia! Bihar, arratsaldean, Amurrion hasiko da 22.KORRIKA eta apirilaren 10ean Donostian bukatuko da!

Gure hizkuntza zaharraren aldeko ekitaldi kolektibo honetan, nola ez, FLEMING HERRI ESKOLAK ere parte hartuko du: bai eskolan eguneroko korrika txikian eta baita apirilaren 8an Villabonako kaleetan ere. Goza dezagun eta GORA KORRIKA!