2021/10/27

  Kaixo flemingkideak!

Egunerokoan, euskararen erabileran ohikoak diren akatsak ikasleen artean indartu nahian Euskara Batzordetik Arratzaingo eraikinean zehar hainbat esamolde itsatsi dira. Horrez gain, Euskara Txokoan euskararen inguruko hainbat informazio jarri da. Espero dugu guztiok batera ikasten jarraitzea.

                                  




2021/10/26

NORMALTASUNERANTZ GATOZ! (GORPUTZ-HEZKUNTZA)

Aupa flemingkideak! Pandemiaren egoera pixkana-pixkana gainditzen goazen honetan, zenbait berri helarazi nahi dizuegu.

 Batetik, pasa den astean, jakinarazi ziguten ikasturte honetan berriro igeriketa ikastaroa martxan izango dugula. Data zehatzik eman ez diguten arren, iaz ez bezala, burutuko dela jakinarazi digute. Bestalde, ikasturte honetan, berriz ere pala eta esku pilota txapelketari helduko diogu 2. eta 3. hiruhilekoan zehar. 

 Azkenik, Eskola Kirolako entrenamenduak berriz ere abian dira. Hona hemen, multiekintzen denboralizazioa eta gure ikasleen ordutegiak. Besterik gabe, segi ondo!


http://www.flemingvillabona.blogspot.com/