2014/04/11

2014/04/07

AGUR KHADIM!

Aurreko ostiralean, apirilak 4, izan genuen triste egoteko arrazoi bat ere: gure laguna Khadim eskolatik joan da. Hemendik aurrera, Beasainen biziko da eta bertako eskola batean arituko da. Zorte on, Khadim! Handia da gure artean utzi duzun hutsunea! Flemingo lagunok ez zaitugu ahaztuko!


Nazioarteko haur liburuen eguna

3A-n ere gurasoen bisita izan dugu: Rakel eta Sergio, hain zuzen ere. Haiek irakurritako ipuinekin, une paregabeak pasatu ditugu. A ze zortea horrelako gurasoekin kontatzea! Eskerrik asko!
                                                               

2014/04/03

3.mailakoak baratzako nagusi!


Udaberrian sartu garenez, eta apirilari hasiera ona emateko, 3.mailakoak astearte zoragarriaz gozatzeko aukera izan genuen. Horrela, goiz-eguerdian, herrira jaitsi ginen (Berdura plazara hain zuzen), eta 40ren bat letxuga (uraza) eta tipula erosi genituen. Giro ederra lagun, ikastetxera bueltatu eta arratsaldean, ikastetxeko baratzan landatu genituen. Horretarako baina, eta gu bezelako "kalekumentzat", Gregorio atezainaren laguntza ezinbestekoa gertatu zitzaigun. Orain,esperientzia eder honetaz gozatu ondoren, etxera eramateko elikagaien zain geratuko gara..!

2014/04/02

Palaren ondoren esku pilota!

Urteroko ohiturari jarraituz, hau da, euskal pilota sustatzeko ahaleginetan, dagoeneko martxan da esku pilota txapelketa. Aurretik, pala txapelketa burutu genuen, eta oso pozik gaude parte-hartzaile kopurua handia izan baita. Zorionak parte-hartzaile guztioi!