2010/04/30

Azken bultzada Errealari

Erreala lehenengo mailara igotzeko azken bultzadaren beharra omen dutelakoan, argazki batzuk ateratzera etorri dira Arratzainera. Argazki  hauek beraien Zubietako aldageletan jarri eta zihur gaude lortuko dutela.

2010/04/28

Eskupilotako txapelketa aurrera darrai!



Kaixo "Fleming-kideok"!
Eskupilota txapelketako benjamin nesken sailkapenak gaur bukatu dira. Beraz, benj. mutilen sailkapen fasearekin hasita gaude jada! Giro polita sortzen ari da ikasleen artean eta, pilotariak beraiek, ardurak ere modu ezinhobean hartzen ari dira: mahaia jarri, markagailua, konoak jarri, bikoteentzako gerriko eta pilotak eraman, irabazleen izenak apuntatu.... Beraz, ANIMO ETA JARRAITU HORRELA!












2010/04/26

Liburuaren eguna Fleming ikastetxean


BIKOTE KONTALARIAK
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Fleming Eskolako Euskara Btzordeak Bikote Kontalarien ekintza antolatu zuen.
Horretarako, adin ezberdineko bikoteak osatu ziren eta bakoitzak, aukeratutako ipuina kontatu zion batak besteari.

Esku Pilota Txapelketa hasi da!

Kaixo guztioi!
Aurreko hiruhilekoan Atletismoko Olinpiadekin gozatu ondoren, gaur ekin diogu Esku pilotako txapelketari. Benjamin eta Alebinak arituko dira (3.mailatik 6.era), neska zein mutiletan eta bikoteka. Gainera, kategori bakoitzeko finalistek ikasturte bukaerako festan (ekainak 5) jokatuko dute euren finalak!
Animo eta esker handienak Fleming ikastexeko pilotariei!

2010/04/20

JOXAN ORMAZABAL IDAZLEA ARRATZAINEN

Atzo, liburu eguna gertu dugula eta, Joxan Ormazabal idazlea lehenengo mailakoekin elkartu zen. Ikasleak aurretik gelan landuta zeukaten bere “Josebiñe” ipuinaren inguruan galdera dezente egin zizkioten.
Geroztik eta Joxanek ipuinean azaltzen duen bezala ispilu aurrean jartzen garen bakoitzean ispilua zeharkatu eta beste munduak ezagutzeko ziria sartzen zaigu.

2010/04/16

BADATOR LIBURU EGUNA ETA.....

Hans Christian Andersen

Biografia
Zapatari baten semea zen.1816.urtean umezurtz geratu zenez,ikasketak utzi zituen eta operako abeslari postu baten bila abiatu zen Kopenhagera. Ahotsa ahuldu egin zitzaion eta opera albo batera utzi egin behar izan zuen baina Kopenhagen dantza ikasteari ekin zion bertako Erret-Antzokian.
Urte batzuk igaro ondoren, 1855.urtean, nobelak, poesiak eta antzerkiak idatziz gain,"nire bizitzako abentura izeneko autobiografia idatzi zuen.Hauetaz gain, Andresenek asko bidaiatu zuenez,bere esperientziak idatzi zituen.
1872. urtean ohetik jauzi zen eta hainbat zauri egin zituen eta horien ondorioz 1875 urtean hil egin zen.


Andresenen jaiotetxea
Olerkiak idatzi bazituen ere mundu mailan famatu egin dutenak haurrentzako bere ipuinak izan dira (200 baino gehiago): "Den lille Havfrue" ("Sirenatxoa") eta "Den grimme ælling" ("Ahatetxo itsusia")

Hemen
http://www.youtube.com/watch?v=mPtT5jAtwBw
klikatzen baduzu bere bizitzari buruzko bideo polit bat ikus dezakezu. Gaztelaniaz dago.

2010/04/05

"Carrusel" ekologikoa.



Oporretan ere gauza ugari ikasi daitezke. Oraingo honetan Xabian (Alicante)aurkitutako "Tiovivo" edo "Carrusel" guztiz ekologikoa izan da.
Alde batetik kotxeen gurpil berziklatuekin egina dago eta bestetik bueltak emateko erabiltzen duen indarra, bizikleta batekin lortzen da.
Gehiago ikusi nahi badezue:
http://www.eltiovivoecologico.com