2022/05/19

ESKOLAKO FESTA EGUNEAN PALA ETA ESKUPILOTAKO FINALAK!

Kaixo Flemingkideok!

Bi urteko etenaren ostean, berriz ere FLEMING HERRI ESKOLAk ekainaren 11n ospatuko du eskolako jaia eta, egitarauaren barruan, pala eta eskupilotako partidak izango ditugu. Finalak hain zuzen!
Gainera, berritasun batekin gatoz. Izan ere, aurtengo finalak ez dira Arratzainen jokatuko, Olaederra kiroldegiko frontoian baizik. Era horretan, jendearengana hurbildu nahi dugu eta sortuko den giro ederraz gozatu!

 


2022/05/02

Bikoteka irakurtzen Arratzainen 2022

 Lehen Hezkuntzan ere, urtero bezala Liburuaren astea ospatzeari utziko, ez horixe! Horrela,  Arratzainen, ostirala arratsaldean Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak bikoteka aritu dira, batak besteari aurrez aukeratu duen liburuaren pasarte bat irakurtzen. 

Goza dezagun irakurketarekin!

HASI DA PALA TXAPELKETA!

COVID-19aren eraginez, azken 2 ikasturteetan ezin izan dugu antolatu esku pilota eta pala txapelketarik. Aste Santuko oporren ostean baina, lehen bi hiruhilekoetan ez bezala, neurriak arindu dira ikasleentzat eta, apur bat presaka bada ere, txapelketari ekitea erabaki dugu. Denboraz justu samar gabiltzanez aldaketa batzuk egin behar izan ditugu baina, AZKENEAN, pala txapelketa martxan hasi da gaur. Hau bukatzean, esku-pilotaren txanda izango da. Goazen pilotariak!