2022/01/20

EUSKARA TXOKOA BERRITU DUGU

 

Kaixo flemingkideak eta urte berri on!

Euskara batzordetik berri pare batekin gatoz. Batetik, euskara txokoa berritu dugula jakinarazi nahi dizuegu. Polita gelditu da, ezta?

Bestetik, urriaren bukaeran, eskolako eraikinean zehar jarritako euskarazko ohiko akatsen kartelak kendu, eta berriak jarri ditugu. Ea horrela zuzentzen ditugun nahi gabe egiten ditugun akats horiek!