2019/02/22

PALA TXAPELKETAN GIRO BIKAINA!


Kaixo flemingkideak,

Aurrekoan aipatu genuen bezela, martxan da pala txapelketa. Jolasgaraian jokatzen dituzte partidak, eta 12 tantora izaten dira. Gainera, azken egunetako eguraldi onari esker, giro paregabea izan dugu, baita animatzaileak ere! Ea horrela jarraitzen duen txapelketak!



2019/02/14

PALA TXAPELKETA HASTEAR DA!


Kaixo flemingkideok,

Urteroko ohiturari jarraituz, ikasturte hontan ere martxan jarri dugu pala eta esku pilota txapelketa. Astelehenean, otsailak 18, emango diogu hasiera txapelketari, eta urtero bezala, jolasgaraietan izango dira partiduak. Beti bezala, apuntatu diren ikasle guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu eta, nola ez, irabazteari baino parte hartzeari garrantzia handiagoa eman nahi diogu. Ondo pasa eta zorte on guztiei!




2019/02/08

Agate Deuna 2019 Villabonan



Aurten, Fleming Eskolako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak kalera atera gara, makilak hartuta, Agate Deunako koplak kantatzera. 

Eguraldi hotza egon arren, eguzkia tarteka ikusteko aukera izan dugu.