2022/10/20

ESKOLA KIROLA ETA KIROLA EGITEKO AUKERAK

 Flemingkide agurgarriak,

2022-2023 ikasturtea hasi dugun honetan, Eskola Kiroleko entrenamenduak herenegun jarri ziren martxan (norbaitek apuntatzeko gogoa balu, oraindik aukera izango luke "multiekintzak.eus" webgunean). Horrela, alebinak astearte eta ostegunetan (16:30-17:30) Olaederrako kiroldegian dute hitzordua. Benjaminak berriz, asteazkenetan leku eta ordu berean.

Honetaz gain, larunbat honetarako Amasan mendi duatloia antolatu dute eta 5 urtetik aurrerako edonork parte hartu dezake. Informazioa eskolan ere jarri dugu ikusgai. Animatu!

Bukatzeko esan, urriaren 29an ere eskaintza polita dugula pilota maite dugunontzat. Gozatu bada!





EUSKARA TXOKOA

 Kaixo flemingkide!

Irailean ikasturte berria hasi genuen eta, dagoeneko, martxan gara berriro gure egunerokoan buru belarri. Laster, EUSKARALDIAri buruz hitz egingo dizuegu baina, gaurkoan, "Euskara Txokoan" jarri ditugun albiste desberdinen inguruan informatu nahi genizuen. Bertan, "Galtzakomik" komiki lehiaketaren inguruko informazioa ematen dugun moduan, beste hamaika albisteri ere tokia eman nahi diogu txoko honetan. Goza ezazue!