2009/06/29

AGURRA BEREZIAK: CARLOS ETA PAUrentzat.





Fleming Ikastetxeko bi pertsona berezi eta hunkigarriak datorren 09-10 ikasturtean ez dute gurekin jarraituko. Arrazoi desberdinagatik ordea, Carlos eta Pau beste eginkizunetan arituko dira datozen urteetan.
Guk hemendik esan dezakeguna zera da: Ziur gaude faltan botako ditugula, bai baten eta bestearen presentzia eta duten irrifarra, eta beraiek etorkizunean duten bide berri horretan gozatzen saiatuko dutelakoan gaude.
Izan Ongi!!!!

Amaia Agirrek Carlos-i egindako bertso bat: doinua Habanera

Hogeita hamaika urte

Badira hasi zinela

Tolosako Samaniego

Eskolan maisu bezela

Ondoren Asteasura

Han ere haurren epela

Zure egin zenuen ta

Ez zen jarraipen motela;

gure portura heldu zen

ondoren zure batela

Doctor Flemingen piztu zen

zorionaren kandela

Begi bistan dago gizon

maitagarria zarela:

urrezko ibilbidea

ta diamantezko perla.





2009/06/14

BISITAREN ERREPIKAPENA






Berriro Ana Delia eta Yobani El Salvadorreko Meangera izeneko herrikoak bisitan izan genituen. Oraingo honetan  gure eskola eta  beraien herrialdeko Mercedes Ventura izena duen eskolen arteko Anaitasuna burutzea.

Hemendik aurrera bi eskolek konpromezu batzuk hartu ditugu, horien artean  elkar komunikazioa  bultzatzea da.  Modu horretan gehiago jakingo dugu beraien:  bizimodu, kultura, ohiturak..... eta baita ere dituzten beharrei buruz.

Momentuz Guraso Elkarteko gurasoak,  ospatu zen Bigarren eskuko Azokan jasotako dirua beraien eskolaren beharrentzat eman diete. Guk ere saiatuko gara etorkizunean ospatzen ditugun festa-ekintzetan beraien beharrentzat dirua ere jasotzen. 

 

LEHEN ZIKLOEN ANTZERKIAK GUREAN




Urtero bezala Lehen Zikloko ikasleak (1go eta 2. mailakoak)  antzerki emanaldia eskeini ziguten Gurea aretoan.

Guraso Elkarteak antolatutako ekintza honetan lan bikaina egin dute Idoia irakaslearekin 08-09 ikasturtean zehar.

2009/06/08

DR. FLEMING ESKOLAKO FESTA


Larunbatean, ekainaren 6an, eskolako festa ospatu genuen. Pala txapelketa finala jokatu zen. Alebinetan 1.a Asier Ugartamendia; 2.a, Jon Ander Mendizabal gelditu ziren. Benjaminetan, berriz, 1.a Iker Lozano; eta 2.a, Ander Gonzalez.
Ondoren, ikasleen emanaldia ikusi ahal izan genuen. Maila bakoitzak abestu eta dantza egin zuen. Jangelan, bertso emanaldia izan zen. Beheko solairuan ikasleen lanak ikusgai zeuden. Indarrak hartzeko, Guraso Elkarteak bazkaria antolatu zuen kiroldegian. Arratsalderako, zenbait tailer eskaini zituen eskolako neska-mutilentzako.
Oso ondo pasa genuen!

2009/06/01

EL SALVADOR-EKO BISITARIAK


Gaur goizean El Salvadorreko Segundo Montes Komunitateko bisitariak izan ditugu Arratzainen. Hain zuzen ere Yobani Meanguera herriko Alkatea eta Hezkuntza antolakuntzako ordezkari bat izan ditugu gure gela batzuetan.
Beraiek duten egoera latzaren berri ematera etorri dira. Urteak dira gerra luze bat izan zutela baino oraindik gauza asko dituzte berritzeko eta hain zuzen ere, eskola.
Gu prest azaldu gara laguntza eskeintzeko.
Baita interesgarria ikusi dugu han duten bizimodua ezagutzeko aukera.

ERREKA MARI LAMIA ARRATZAINEN



Joan den ostiralean Enkarni Genua etorri zen Arratzainera, bere "Erreka Mari" emanaldiarekin. Arroako bost urtekoak eta L.H.ko lehen zikloko ikasleak izan ziren oraingo honetan ikuslegoa.
Eskolako Liburutegian, eta ilunpetan,.murgildu ziren pertsonai desberdinak.