2017/03/30

GAUR HASIKO DA 20.KORRIKA OTXANDION!

Kaixo flemingkideak,

Dagoeneko jakingo duzuen bezala, gaur hasiko da Otxandion (Bizkaia) 20. KORRIKA eta ekitaldi guztietan bezala, oraingo honetan ere, Fleming ikastetxetik jarraipena emango diogu egunero. Euskararen normalizazioan lan handia egin arren, zoritxarrez, asko dugu egiteko oraindik!
Fleming ikastetxean ederki pasa dugu bideoa eta dantza egiteaz gain, KORRIKAren lekukoa, leloa, petoak...egiten. Orain, soilik, korrikarako prestatzea besterik ez zaigu geratzen. Guztiak gaude gonbidatuak! GORA KORRIKA! TTIPI-TTAPA TTIPI-TTAPA..!





2017/03/27

PALAREN ONDOREN, ESKU PILOTAREN TXANDA!

Kaixo Flemingkideok! 

Duela hilabete pasa hasitako pala txapelketaren finalistak jada baditugu! Parte hartzea (benetako helburua!) altua izan denez, oso gustura gaude. Eta orain, esku pilotaren txanda iritsi da. Segi dezagun bada euskal kirolaz gozatzen!