2009/11/25

FLEMING 6. MAILAKOEN 2. ESKUKO JOSTAILUEN AZOKA

Datorren Larunbatean Fleming Ikastetxeko 6. mailako ikasleek antolatuta, Villabonako Berdura Plazan 2. eskuko jostailuen Azoka berezia izango da.

11:00etatik 14:00etara egongo da zabalik eta jasotzen duten dirua ikasturte bukaeran egingo duten txangoaren kostuari aurre egiteko erabiliko dute. :D:))


2009/11/06

09-10 Fleming Agenda21eko Batzordea.

Gaur azaroaren 4an Agenda 21eko Batzordea elkartu gara. Alde batetik azken urte hauetan egin diren lanak eta konpromisoak azaltzeko eta bestetik 2009-10 ikasturte honetako landu beharreko gaiari heltzeko “Ura” . Batzordekideak ikasleen aldetik berriak dira, eta aurten koordinatzailea ere. Familien partetik eta zuzendaritzatik berriz partaide berdinak jarraitzen dugu.

09-10 Agenda 21eko Batzorde partaide berriak hauek dira:

Arduraduna: Marijo Vivas, 1A Aimar; 1B Sara; 2A Aicha; 2B Kepa; 3A Mirian; 3B Gorka; 4A Lierni; 4B Iñaki; 5A Axier; 5B Eñaut; 6A Ander; 6B Leire.