Hemen aurkituko duzue blogari gazte batek (DBH 1go mailakoa) Animali buruz sortutako blog bat, eta bideo honetan, "Getxo ikasblogak" jardunaldietan egindako aurkezpena.
Ez dakit zer irudituko zaizuen zuei, baina ni harrituta utzi nau.
2010/02/26
ANIMALIAK
PISU JAURTIKETA OLINPIADETAN
Dakizuen bezala, aurrera darraigu Fleming Ikastetxeko Atletismoko Olinpiadarekin, eta azpimarratzekoa da bai ikasleen partehartze altua (helburu nagusia) eta baita sortu den giro bikaina ere! 5om.-ko probak jokatu ondoren (finalak gelditzen dira), Pisu jaurtiketarekin jarraitu dugu, eta esan bezala, giro oso politarekin gainera!
2010/02/23
Olinpiaden bigarren eguna.
2010/02/22
FLEMING IKASTETXEKO OLINPIADAK 2010
Kaixo lagunok! Aspaldiko ohitura berreskuratuz, gaurtik aurrera (otsailak 20), Fleming Ikastetxeko Atletismoko Olinpiadak ospatuko ditugu eta, gutxi gorabehera, bi asteko iraupena izango dute.
5 proba egingo dira: 50m.(benj./aleb.); 600m.(benj.)/900m.(aleb.); Luzera jauzia posizio estatikoan (benj./aleb.); Pisu jaurtiketa (benj./aleb.) eta Erreleboak (benj./aleb.). Honen guztiaren helburu nagusia kirola egitea eta ikasleen partehartzea bultzatzea da, alegia, emaitzari baino partehartzeari garrantzia ematea, eta ahalik eta girorik onena sortzea. Honen guztiaren berri, egunero, gune honetan izango duzue.
2010/02/12
2010 INAUTERIAK

Atzo (Ostegun gizena) egunarekin, eta azken urteetan bezala, Villabonako Udaletxeak antolatutako
Ekintza honetan Villabonako herrian dauden bi Ikastetxeak bai Jesusen Bihotza eta baita Dr. Fleming-ek ere, hartu zuten parte. Zoritxarrez eguraldi elurtsuarengatik emanaldia Olaederra kiroldegian arratsaldeko hiruretan egin behar izan zen.
Ondoren Udaletxeak urtero bezala ikasle guztiei merienda eskaini zien.
Zorionak guztioi emandako erakusketagatik!!.
2010/02/05
AT THE DOCTOR´S
2010/02/01
2010/01/27
ARRIARAIN PRESA-ARAZTEGIA ETA GAIKOA ARAZTEGIA
2010/01/26
WATER FEATURES
2010/01/18
"URAREN ASTEA" FLEMING IKASTETXEAN
Agenda 21 etik azaldu nahi dizuegu aste honetan URA landuko dugula ikastetxean. Hau dela eta ekintza ugari burutuko ditugu ikasleekin honen inguruan ausnarketa batzuk egiteko asmoz: fitxak, bideo ikuskizunak, jolasak, esperimentuak, irteerak... Denok etxetik lagundu dezakegu gure gazteek ohitura egokiak har ditzaten eta ura eta ingurunea zaindu ditzaten.2010/01/12
URTE BERRI ON DENOI !!!!!!!
2009/12/04
EUSKERAREN EGUNA ARROAN
Hasteko, abenduak 2an IRRATSAIO berezi bat egin dugu. Ostiralero egiten dugun irratsaioaren aldean honako hau berezia izan da, GURASOEN partaidetza izan baitugu oraingoan, 3 urteko, zein 4 eta 5 urteko ikasle batzuen aita eta amak hain zuzen.
Guraso hauek azaldu digute EUSKERAREN bilakaera zein izan den beraien bizitzetan.
Goizean gaztain jana egin behar bagenuen ere, eguraldi txarra dela eta Abenduaren 10ean egin dugu, denon artean gaztainak danbolinean errez, eta bukaera eman diogu kalejira alai batekin.
2009/12/03
Behatokia Martxan

Abenduaren 2an eskolako Behatokia elkartu zen lehenengo aldiz. Dakizuen bezala Behatokia eskola guztietako Organo berria da eta Elkarbizitza kudeatzea da bere helburu nagusia.
Bertan, ikasle, AZP, familia eta irakasleen ordezkariak elkartu ginen aurtengo Elkarbizitza Planaren inguruan hitz egiteko.
Familia ordezkariak hauek dira: Haur Hezkuntzakoa, Ainhoa Cenzano ; eta Lehen Hezkuntzakoa, Tina Descalzo.
AZP Irakasle ez diren langileen ordezkaria Mertxe Etxeberria
Ikasleen ordezkariak: Oraingo honetan Jon Ander Mendizabal eta Eneko Santos izan dira eta Irakasleenak Amaia eta Jon.
2009/11/25
FLEMING 6. MAILAKOEN 2. ESKUKO JOSTAILUEN AZOKA
2009/11/06
09-10 Fleming Agenda21eko Batzordea.
Gaur azaroaren 4an Agenda 21eko Batzordea elkartu gara. Alde batetik azken urte hauetan egin diren lanak eta konpromisoak azaltzeko eta bestetik 2009-10 ikasturte honetako landu beharreko gaiari heltzeko “Ura” . Batzordekideak ikasleen aldetik berriak dira, eta aurten koordinatzailea ere. Familien partetik eta zuzendaritzatik berriz partaide berdinak jarraitzen dugu.
09-10 Agenda 21eko Batzorde partaide berriak hauek dira:
Arduraduna: Marijo Vivas, 1A Aimar; 1B Sara; 2A Aicha; 2B Kepa; 3A Mirian; 3B Gorka; 4A Lierni; 4B Iñaki; 5A Axier; 5B Eñaut; 6A Ander; 6B Leire.



