Agenda 21 etik azaldu nahi dizuegu aste honetan URA landuko dugula ikastetxean. Hau dela eta ekintza ugari burutuko ditugu ikasleekin honen inguruan ausnarketa batzuk egiteko asmoz: fitxak, bideo ikuskizunak, jolasak, esperimentuak, irteerak... Denok etxetik lagundu dezakegu gure gazteek ohitura egokiak har ditzaten eta ura eta ingurunea zaindu ditzaten.
Abenduaren 2an eskolako Behatokia elkartu zen lehenengo aldiz. Dakizuen bezala Behatokia eskola guztietako Organo berria da eta Elkarbizitza kudeatzea da bere helburu nagusia.
Bertan, ikasle, AZP, familia eta irakasleen ordezkariak elkartu ginen aurtengo Elkarbizitza Planaren inguruan hitz egiteko.
Familia ordezkariak hauek dira: Haur Hezkuntzakoa, Ainhoa Cenzano ; eta Lehen Hezkuntzakoa, Tina Descalzo.
AZP Irakasle ez diren langileen ordezkaria Mertxe Etxeberria
Ikasleen ordezkariak: Oraingo honetan Jon Ander Mendizabal eta Eneko Santos izan dira eta Irakasleenak Amaia eta Jon.
Gaur azaroaren 4an Agenda 21eko Batzordea elkartu gara. Alde batetik azken urte hauetan egin diren lanak eta konpromisoak azaltzeko eta bestetik 2009-10 ikasturte honetako landu beharreko gaiari heltzeko “Ura” . Batzordekideak ikasleen aldetik berriak dira, eta aurten koordinatzailea ere. Familien partetik eta zuzendaritzatik berriz partaide berdinak jarraitzen dugu.
09-10 Agenda 21eko Batzorde partaide berriak hauek dira:
Arduraduna: Marijo Vivas, 1A Aimar; 1B Sara; 2A Aicha; 2B Kepa; 3A Mirian; 3B Gorka; 4A Lierni; 4B Iñaki; 5A Axier; 5B Eñaut; 6A Ander; 6B Leire.


http://flemingvillabona.eurowintuweb.com/index.php
Animo eta IRADOKIZUNAK botoia sakatuz zuen ekarpenak bidali.!!!!!!