2008/05/13

JULIO VILLAR GURE IKASTETXEAN




Oraindela 40 urte, zazpi metroko belontzi txiki batean eta bost urtean zehar, munduari buelta eman zion Julio Villar abentularia, gure eskolan egon da.

Bera 5. eta 6. mailako ikasleekin elkartu da eta bere gertakizun eta esperientziak azaldu dizkigu.
Aurkitu zituen eragozpenen aurrean, ekaitz, tifoi, sekulako olatuen aurrean, baleei, piratei, e.a. aurre egiteko zenbait aholku eman dizkigu ere.
Baino garrantzitsuena zera izan da:
munduko leku guztietan badago bai jende eta baita gauza interesgarriak ezagutzeko eta bide horretan gertatzen dena da benetan baliotsuena.
6. Mailakoak bere pertsona eta bizitzari buruz egindako power pointa eta beste lanak erakutsi ondoren Juliok sinadurak banatu ditu.



2008/05/05

ESKOLAKO PALA TXAPELKETA


Urtero bezala eta jolasgaraietan, eskolako pala txapelketa antolatu da. Aurten lau kategorietan banatuta: 3. maila, 4. maila, 5. maila eta 6. maila.

Ikasleen partehartzea oso altua izan da, orokorrean 57 ikasle apuntatu dira eta partiduak arrakasta handiz jolasten ari dira.

Oraindik sailkapen fasean aurkitzen gara eta aurrerantzean emaitzak eta sailkapenak agertuko dira gure blogean.

2008/04/25

LIBURUAREN EGUNA

Gure ikastetxean bada programa bat ULIBARRI izenekoa. Ez dakizula zer den? Bada, euskararen erabilera bultzatzeko eskolak duen programa bat. Horregatik, ekintza, ospakizun eta jolas ugari egiten ditugu urtean zehar.
Apirilaren 23an, adibidez, Liburuaren Nazioarteko Eguna zela eta, liburuak irakurriz ospatu genuen Arratzainen. 10: 40 aldera adin desberdineko bi lagun bildu, eskolako txoko batean eseri eta elkarri liburu bat, edo zatitxo bat, irakurri zioten.

2008/04/24

LIBURUAREN EGUNA




Liburu eguna ospatzeko, gure txikiak bisita polita jaso dute.
Ipuin kontalaria, ikasle guztiei ipuinak kontatu dizkie, haurrak poz-pozik egon dira.
Kontalaria gure eskolako ama da, LAURA, berak izugarrizko gogoa jarri dio.
Mila esker egindako esfuerzoarengatik. Beste bat arte.

2008/04/23

LANGILEKO LAGUNAK GURE HERRIAN


Joan den ostiralean, apirilaren 18an, Hernaniko Langile ikastetxeko 3. mailako lagunak gure herria ezagutzera etorri ziren. Horrela burutu genuen Gipuzkoan Zehar Proiektuko bigarren irteera:

Hasieran Fraisorora igo ginen. Gero, Villabonan zehar ibilalditxoa egin genuen, bertako eraikuntza nagusien azalpenak emanez. Hala nola, Udaletxea eta Errebote plaza, Zubimusu zubia, Subijana etxea eta Etxeondo etxe- baserria, e.a.

Bazkaldu eta jolasteko aukera ere izan genuen. Primeran ibili ginen!

Fleming ikastetxeko 3. mailako ikasleak

Ikasleak Txuri-urdinen

Apirilaren 18an Arratzaingo 4, 5 eta 6. mailako ikasleak Txuri-urdin izotz zelaira joan ziren. Bertan, zenbait ariketa eta jolas egiten aritu ziren. Kontu haundiz ibili ziren, erorketak izotz gainean gogorrak baitira!

2008/04/17

JESUS Mª QUESADA IRAKASLEA BERRIZTAPEN JARDUNALDIETAN


Gure Jesus Mª Quesada 1.go mailako irakaslea Miramar Jauregian17 eta 18an ospatzen ari diren Gipuzkoako berriztapen Proiektuko VII. Jardunaldietan.
Bertan eskolan aurrera eramaten ari garen Asmakilo Proiektu Telematikoari buruz hitzegingo du.
Lehen Hezkuntzako Fleming ikastetxeko lau gela parte hartzen ari dira, lehenengo eta bigarren mailakoak hain zuzen ere.
Gurekin Jesus Mª Quesada Hilinger irakaslea dugu.
.- Kaixo Jesus Mari, laburbilduz zertan datza Asmakilo proiektua?
Nire ustez asmakilo proiektuaren helburu nagusia asmakizunak bitartez bai ikasleek baita irakasleok ere IKT ezagutzea eta erabiltzea da.Besteak beste, ordenadorean testu idaztea, interneten irudiak bilatzea eta erabiltzea edota bideoak egitea lor ditzakegu Asmakilo proiektua landuz.
.- Zeintzuk dira proiektuaren faseak?
Proiektuak hiru fase ditu:Lehendabizikoan irakasleok ikusten genuen zer materialak landu behar genituen: emaila, web orrialdeak, irudi tratamendua, bilatzaileen funtzionamendua,…Bigarren faseak ikasleek IKTak erabiltzea du xede nagusia, asmakizunak irakurri, idatzi eta landuz, irudiak gehituz eta blogean sartuz.Hirugarren fase batean proiektua ebaluatu egingo da.
.- Eta gelako antolaketaz zer esaten diguzu?
Lehen ikasleek asmakizunak lantzen zituzten, bai bakarka, bai taldeka: etxetik ekarri, arbelean kopiatu, besteei irakurri,…Astero batek bere asmakizuna idazten zuen worden bidez ordenagailuan, eta bere gustuko irudi bat interneten aurkitzen zuen. Gero, blogean sartzen zituen bai testua, bai irudia.Bukatzeko, eta orain taldeka, informatika gelan kanoien bidez gure asmakizunen erantzunak ete beste asmakizun batzuk leitzen genituen.

2008/04/14

HERNANI HERRIA EZAGUTZEN


Joan den ostiralean, apirilaren 11an, Villabonako Fleming-eko 3.mailako ikasleak Hernanira joan ginen. Langileko 3. mailako lagunak ezagutu genituen eta haiek beraien herria erakutsi ziguten.
Gipuzkoan Zehar proiektuko lehendabiziko irteera burutu genuen.
Hernani oso polita iruditu zaigu eta Langileko lagunak oso jatorrak dira.

2008/04/11

Pianojolea Arratzain eta Arroan

Gaur, apirilak 11, pianojolea etorri da gure eskolara urtero bezala. Aurten, Haur Hezkuntzako ikasleekin ere egongo da. Pianojolea zenbait joku proposatu dizkie haurrei. Bideoan ikus daiteken jolasean neska mutilek nota okerra noiz jotzen duen asmatu behar dute. Ea zuek asmatzen duzuen!

2008/04/09

GURE AGENDA 21 EKO ORDEZKARIAK UDALETXEAN

Bi Ikastetxeko agenda21 ordezkariak Konpromisuak
(klik egin argazkiak handitzeko)
Proposamenak



Ondorioak

Joan den Apirilaren 2an Fleming eskolako agenda 21eko ordezkariak, Jesusen Bihotza Ikastolakoekin eta Familien ordezkariekin batera Villabonako Udaletxean elkartu ginen.
Helburuak : Aurretik aztertutako zaborren inguruko , Ondorioak atera, Proposamen batzuk azaldu eta azkenik , Udaletxearekin Konpromisu batzuk adostea, izan ziren asteazken goiz horren betebeharrak.
Datozen egunetan adostutako material hau jaso ondoren, Villabonako Alkatesari luzatuko zaio.


2008/04/03



KONTSUMO TAILERRAK

Apirilaren 3 eta 4ean, Arratzaingo 3, 5 eta 6. mailakoak kontsumo tailerretan parte hartzen ari dira. Lehenengo tailerrean ontziak eta euren bererabilpena landuko dute. Bigarrenean energia iturri desberdinak aztertuko dituzte. Azkenik, papera nola birziklatzen den ikasiko dut

2008/04/02


“ELIKADURA OSASUNTSUA” TAILERRA
ARRATZAINGO 1. ZIKLOAN


Apirilaren 2an, Arratzaingo 6 eta 7 urteko neska-mutilek elikadura osasuntsuaren inguruko tailerra jaso dute. Monitoreak zenbait jolas antolatu ditu gaiaren inguruan aritzeko. Argazkian ikus daiteke arbelean jarritako elikadura piramidea

2008/04/01

EUSKAL PILOTA TXAPELKETA



Txapelketa arrakasta handiz bukatu genuen finalak jokatuz; hauexek izan ziren emaitzak


ALEBIN A


CARLOS-XABIER Z- 12

GAIZKA-XABI- 8


ALEBIN B


IKER-MIKEL 12

JON-DENIS 3


BENJAMIN A


EKAITZ-ANDER 9

RUBEN-IÑAKI 12


BENJAMIN B


JON ANDER-PABLO 12

MADDI-SAIOA 10


NESKAK


AINHOA-NEREA 12
SUSANA-IRIDE 8

2008/03/14

ZABORRA KONTAINER HORIAN BOTA ONDOREN...




Hau aztertzeko, atzo martxoaren 12an, 4. mailako ikasleok Sasietako “ Ontzien sailkatze planta “ eta zabortegia ikustera joan ginen.
Sasietako mankomunitateak bidaltzen dituen kamioekin Legazpin dagoen planta batera eramaten dute. Han, jasotako latak, brikak eta plastikozko ontziak sailkatzen dituzte, beste lantegi batzuetara bidaltzeko, birziklatzeko asmoz.
Autobusetik jeitsi eta zabor pilo batekin topatu ginen; usain txarra zegoen.
Gauza asko ikasi genituen, adibidez :

- Kontainer horian plastikozko gauza guztiak ez dira bota behar, ontziak bakarrik
- Boteilen tapak kendu eta aparte bota
- Poltsak irekita bota behar dira.
- Plastikozko boteilekin forro polarrak egin daitezke.

Handik, Ormaiztegiko zabortegira joan ginen, Villabonako zaborra hara eramaten dutela eta.
Mendi itxura dauka eta ez du ematen zabortegia denik, dena berde ikusten delako. Gorago igo ezkero, zaborra ikusten da, baina dena tapatuta.
Txupete antzeko “tresna” batzuk zeuden, zaborra usteltzerakoan sortzen duen gasa kanpora ateratzeko, eta gero, tuboen bidez, bideratu eta argindarra sortzen da.
Oso irteera interesantea izan zen.

HERRI KIROLAK ARRATZAINEN




HERRI KIROLAK ARRATZAINEN
Nahiz eta 2. hiruhilabetea motza izan lan haundia egin dute ikasleek. Horregaitik, azken arratsaldean ekitaldi berezia izan dugu patioan. 6. mailako ikasleek soinketako irakasleak lagunduta herri kirolak prestatu dituzte patioan



XAXIREN URTEBETETZEA

Datorren martxoaren 16ean Xaxiren, txikien maskotaren, urtebetetzea izango da. Egun horretan oporretan egongo garenez, gaur, ostirala, ospatu dugu Arroan.
Xaxik hamaiketakoa eta pinak ekarri dizkigu, eta guk berari marrazki guztiz politak. Antolatutako festan abestiak, olerkiak, eta txotxongiloa egin ditugu bere aurrean. Oso pozik dagoela adierazi digu.
ZORIONAK XAXI!!!

2008/03/13

Familientzako hitzaldiak

Apirilaren lehenengo astean Fleming Ikastetxeko zenbait ikaslek tailer desberdinetan parte hartuko dute:
1. eta 2. mailakoek, apirilaren 2 eta 3an, elikadurak osasunarentzat duen garrantziaren inguruko heziketa-tailer batean parte hartuko dute. Familientzako hitzaldia apirilaren 2an arratsaldeko 16:30etan izango da. Tailerra eta hitzaldia "Gaztetxoen elkartea"k eskainitakoak dira.

3, 4 eta 6. mailakoak, berriz, Eusko Jaurlaritzak antolatutako "Kontsumoa Eskoletan" proiektu barruan zenbait tailerretan arituko dira, apirilaren 3 eta 4ean. Ikasle hauen familientzako hitzaldia apirilaren 3an arratsaldeko 16:00etan izango da.

2008/03/07

6.MAILA "URA" AZTERTZEN















Azken aste hauetan 6.mailako neska-mutilak "Ura eta Oria ibaia" gaia landu dugu. Horrekin lotuta ekintza desberdinak burutu dira: gelako ur kontsumoaren neurketak, "Arriaran" eta "Gaikao" araztegiak bisitatzea eta ,"Zuloaga Txiki" natur eskolaren eskutik, Oria ibaian hainbat behaketa eta azterketa.