Oraindela 40 urte, zazpi metroko belontzi txiki batean eta bost urtean zehar, munduari buelta eman zion Julio Villar abentularia, gure eskolan egon da.
Bera 5. eta 6. mailako ikasleekin elkartu da eta bere gertakizun eta esperientziak azaldu dizkigu.
Aurkitu zituen eragozpenen aurrean, ekaitz, tifoi, sekulako olatuen aurrean, baleei, piratei, e.a. aurre egiteko zenbait aholku eman dizkigu ere.
Baino garrantzitsuena zera izan da:
munduko leku guztietan badago bai jende eta baita gauza interesgarriak ezagutzeko eta bide horretan gertatzen dena da benetan baliotsuena.
6. Mailakoak bere pertsona eta bizitzari buruz egindako power pointa eta beste lanak erakutsi ondoren Juliok sinadurak banatu ditu.
1 iruzkin:
Julio... zelako inbidia sentitu genuen zure kontakizunak entzutean...gozada bat izan zen.
Argitaratu iruzkina