Gure Jesus Mª Quesada 1.go mailako irakaslea Miramar Jauregian17 eta 18an ospatzen ari diren Gipuzkoako berriztapen Proiektuko VII. Jardunaldietan.
Bertan eskolan aurrera eramaten ari garen Asmakilo Proiektu Telematikoari buruz hitzegingo du.Lehen Hezkuntzako Fleming ikastetxeko lau gela parte hartzen ari dira, lehenengo eta bigarren mailakoak hain zuzen ere.
Gurekin Jesus Mª Quesada Hilinger irakaslea dugu.
.- Kaixo Jesus Mari, laburbilduz zertan datza Asmakilo proiektua?
Nire ustez asmakilo proiektuaren helburu nagusia asmakizunak bitartez bai ikasleek baita irakasleok ere IKT ezagutzea eta erabiltzea da.Besteak beste, ordenadorean testu idaztea, interneten irudiak bilatzea eta erabiltzea edota bideoak egitea lor ditzakegu Asmakilo proiektua landuz.
.- Zeintzuk dira proiektuaren faseak?
Proiektuak hiru fase ditu:Lehendabizikoan irakasleok ikusten genuen zer materialak landu behar genituen: emaila, web orrialdeak, irudi tratamendua, bilatzaileen funtzionamendua,…Bigarren faseak ikasleek IKTak erabiltzea du xede nagusia, asmakizunak irakurri, idatzi eta landuz, irudiak gehituz eta blogean sartuz.Hirugarren fase batean proiektua ebaluatu egingo da.
.- Eta gelako antolaketaz zer esaten diguzu?
Lehen ikasleek asmakizunak lantzen zituzten, bai bakarka, bai taldeka: etxetik ekarri, arbelean kopiatu, besteei irakurri,…Astero batek bere asmakizuna idazten zuen worden bidez ordenagailuan, eta bere gustuko irudi bat interneten aurkitzen zuen. Gero, blogean sartzen zituen bai testua, bai irudia.Bukatzeko, eta orain taldeka, informatika gelan kanoien bidez gure asmakizunen erantzunak ete beste asmakizun batzuk leitzen genituen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina