Gaur, Flemingen
Euskararen eguna ospatzen dugun bitartean, euskararen
aldeko istorio paregabea ekarri nahi dizuegu eskolako blogera.
Xabi Lasa Fleming ikastetxearen klaustrokidea da. Soin
heziketa irakasle, tutorea, Euskara indartzeko Hipia, beti ikasle guztiengandik hain gertu, gure eskolan kanpoko ikasleen lehen pausuetan lagun paregabea; aniztasuna, Xabiren plazerra,...bakarrik zuzendaritzatik
pasatzea falta zaio. Nork ez du ezagutuko, ba?
Aurten, Xabi Lasa
urte sabatikoa gozatzen ari da?
Gozatzen?... Euskararen sustraiak
tantaka ureztatzen ari da, Patagonia euskalduntzen!!!
Tailerrak,
hitzaldiak, solasaldiak, ikastetxeetan klaseak,… ez da isilduko gure Xabi bere helburua Euskera eta Euskal kultura
zabaltzeko unea baldin badu. Nola gozatuko duen bere hitzak entzuten dituenak,
bere irakasketak jasotzen dituenak!!!
Bere egonaldian
Argentinako Euskal astea aberastu egin
du, hemendik eramandako materialak erabiliz Patagoniako hainbat Euskal etxe
hornitu egin ditu,… Lehen hezkuntzako eskoletara eraman du euskararen berriak aho zabalik, bihotz beterik, Patagoniako
hainbat kultur areto bete egin du bere euskarazko berba aberatsarekin, bere euskalduntasunarekin, bere hitz jario
magikoarekin,…Ziur nago Xabi Flemingkideak gure eskolako aztarnak ere utzi egin
dituela Patagonian.
Gure Xabi
Patagonian Euskarazko sustraiak ureztatzen ari da tantaka-tantaka, berak bakarrik
dakien moduan, solasaldiz solasaldi, umorez eta pazientziaz.
Bitartean, hemen
ere Xabiren arima erabiliko dugu eskolan tantaka euskarazko erabilera
sustatzeko Villabona herri osoan.
Euskararen
partetik, esker mila, Xabi, euskararen
tanta.