Fleming ikastetxeko 5. eta 6.mailako ikasleak Villabonatik Tolosara bizikletaz joan dira. Irteera hau egin aurretik, irakasleen eskutik, formakuntza jaso zuten: bizikletaz nola ibili, gurpila nola puztu, kamara nola aldatu, trafiko arauak ezagutu, arriskuak aurreikusi …
Irteera honekin, Tolosako suhiltzaileko parkea ezagutuz gain, beraien lana, erreskatea, makinak, tresnak, jantziak…ezagutzeko aukera izan dute.
Bestalde, Ag21eko programan parte hartzen dugunez, eta ingurugiroa zaintze aldera, irteera honekin bizikletaren erabilera bultzatu nahi izan dugu.
Bisita ondoren, Zumardi Handian bazkaldu, indarra hartu eta Villabonara itzuli dira egun polit bat igaro ondoren.
Benetan txango interesgarria!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina