2017/11/30

EUSKARAREN TANTA


Gaur, Flemingen Euskararen eguna ospatzen dugun bitartean, euskararen aldeko istorio paregabea ekarri nahi dizuegu eskolako blogera.

Xabi Lasa Fleming ikastetxearen klaustrokidea da. Soin heziketa irakasle, tutorea, Euskara indartzeko Hipia, beti ikasle guztiengandik hain gertu, gure eskolan kanpoko ikasleen lehen pausuetan lagun paregabea; aniztasuna, Xabiren plazerra,...bakarrik zuzendaritzatik pasatzea falta zaio. Nork ez du ezagutuko, ba?


Aurten, Xabi Lasa urte sabatikoa gozatzen ari da?  Gozatzen?... Euskararen sustraiak tantaka ureztatzen ari da, Patagonia euskalduntzen!!!


Tailerrak, hitzaldiak, solasaldiak, ikastetxeetan klaseak,… ez da isilduko gure Xabi bere helburua Euskera eta Euskal kultura zabaltzeko unea baldin badu. Nola gozatuko duen bere hitzak entzuten dituenak, bere irakasketak jasotzen dituenak!!!

Bere egonaldian Argentinako Euskal astea aberastu egin du, hemendik eramandako materialak erabiliz Patagoniako hainbat Euskal etxe hornitu egin ditu,… Lehen hezkuntzako eskoletara eraman du euskararen berriak aho zabalik, bihotz beterik, Patagoniako hainbat kultur areto bete egin du bere euskarazko berba aberatsarekin, bere euskalduntasunarekin, bere hitz jario magikoarekin,…Ziur nago Xabi Flemingkideak gure eskolako aztarnak ere utzi egin dituela Patagonian.


Gure Xabi Patagonian Euskarazko sustraiak ureztatzen ari da tantaka-tantaka, berak bakarrik dakien moduan, solasaldiz solasaldi, umorez eta pazientziaz.

Bitartean, hemen ere Xabiren arima erabiliko dugu eskolan tantaka euskarazko erabilera sustatzeko Villabona herri osoan.

Euskararen partetik, esker mila, Xabi, euskararen tanta.






iruzkinik ez: