2009/12/04

EUSKERAREN EGUNA ARROAN




























KAIXO LAGUNAK, hemen gatozkizue Arroatik!!!

Euskeraren eguna dela eta hainbat egitasmo burutu ditugu bere inguruan, eta EZ NOLANAHIKO EGITARAUA!!!

Hasteko, abenduak 2an IRRATSAIO berezi bat egin dugu. Ostiralero egiten dugun irratsaioaren aldean honako hau berezia izan da, GURASOEN partaidetza izan baitugu
oraingoan, 3 urteko, zein 4 eta 5 urteko ikasle batzuen aita eta amak hain zuzen.
Guraso hauek azaldu digute EUSKERAREN bilakaera zein izan den beraien bizitzetan.

Ikasleek beraien aldetik gaurko eta biharko dugun egitaraua azaldu digute, eta azkenik abesti apropos bat abestu dugu egunari dagokion moduan:

EUSKAL HAURRAK

EUSKAL HAURRAK BAGOAZ
BIZITZAN AURRERA
EUSKARA IKASIAZ
GUZTIOK BATERA

GORA, GORA
GORA GURE EUSKERA
GORA, GORA
EUSKALDUNAK GARA.

ABENDUAren 3an berriz, horrelaxe ospatu dugu EUSKARAREN EGUNA:
Goizean gaztain jana egin behar bagenuen ere, eguraldi txarra dela eta Abenduaren 10ean egin dugu, denon artean gaztainak danbolinean errez, eta bukaera eman diogu kalejira alai batekin.


Arratsaldean berriz, honako jokuak egingo ditugu:

- AULKI JOLASA
- SOKATIRA
- ZAKU KARRERA
- KOSKOL APUSTUA
- GAZTAINAK GOILARETAN JARRI ETA... KORRI!




GORA GURE EUSKERA!!!














2009/12/03

XAXI ere oraingo honetan "kepin kepan" Euskaraz

Gure Arroako Xaxi aurten ere "kepin kepan " aritu da bere autoan Euskara Egunean.

Behatokia Martxan



Abenduaren 2an eskolako Behatokia elkartu zen lehenengo aldiz. Dakizuen bezala Behatokia eskola guztietako Organo berria da eta Elkarbizitza kudeatzea da bere helburu nagusia.

Bertan, ikasle, AZP, familia eta irakasleen ordezkariak elkartu ginen aurtengo Elkarbizitza Planaren inguruan hitz egiteko.

Familia ordezkariak hauek dira: Haur Hezkuntzakoa, Ainhoa Cenzano ; eta Lehen Hezkuntzakoa, Tina Descalzo.

AZP Irakasle ez diren langileen ordezkaria Mertxe Etxeberria

Ikasleen ordezkariak: Oraingo honetan Jon Ander Mendizabal eta Eneko Santos izan dira eta Irakasleenak Amaia eta Jon.