Hasteko, abenduak 2an IRRATSAIO berezi bat egin dugu. Ostiralero egiten dugun irratsaioaren aldean honako hau berezia izan da, GURASOEN partaidetza izan baitugu oraingoan, 3 urteko, zein 4 eta 5 urteko ikasle batzuen aita eta amak hain zuzen.
Guraso hauek azaldu digute EUSKERAREN bilakaera zein izan den beraien bizitzetan.
Goizean gaztain jana egin behar bagenuen ere, eguraldi txarra dela eta Abenduaren 10ean egin dugu, denon artean gaztainak danbolinean errez, eta bukaera eman diogu kalejira alai batekin.