2019/05/09
FINALISTAK EKAINAREN 8KO ESKOLAKO FESTAREN ZAIN!
Bukatu dira sailkapen faseak. Ikasturtero legez, burutu dira pala eta esku pilotako kanporaketak eta orain, eskolako festa egunaren zain gelditu dira finalera sailkatu diren bikoteak. Horrela, ikasleen parte hartzea eskertu eta pilotaren zaletasunarekin jarraitzeko gonbitea egiten dizuegu guztioi. Milesker parte hartzaileei!
2019/02/22
PALA TXAPELKETAN GIRO BIKAINA!
Kaixo flemingkideak,
Aurrekoan aipatu genuen bezela, martxan da pala txapelketa. Jolasgaraian jokatzen dituzte partidak, eta 12 tantora izaten dira. Gainera, azken egunetako eguraldi onari esker, giro paregabea izan dugu, baita animatzaileak ere! Ea horrela jarraitzen duen txapelketak!
2019/02/14
PALA TXAPELKETA HASTEAR DA!
Kaixo flemingkideok,
Urteroko ohiturari jarraituz, ikasturte hontan ere martxan jarri dugu pala eta esku pilota txapelketa. Astelehenean, otsailak 18, emango diogu hasiera txapelketari, eta urtero bezala, jolasgaraietan izango dira partiduak. Beti bezala, apuntatu diren ikasle guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu eta, nola ez, irabazteari baino parte hartzeari garrantzia handiagoa eman nahi diogu. Ondo pasa eta zorte on guztiei!
2019/02/08
Agate Deuna 2019 Villabonan
Aurten, Fleming Eskolako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak kalera atera gara, makilak hartuta, Agate Deunako koplak kantatzera.
Eguraldi hotza egon arren, eguzkia tarteka ikusteko aukera izan dugu.
Eguraldi hotza egon arren, eguzkia tarteka ikusteko aukera izan dugu.
2019/01/25
HERRIKO AITON-AMONAK ESKOLAN
Goizeko 11:00etan hasita eta ia 12:30ak arte solasean aritu dira ikasleen galderei erantzunez. Beraien gazteetako bizitza nolakoa zen kontatu digute eta asko disfrutatu dugu haiei entzunez. Oso polita eta interesgarria izan da orduko bizimodua nolakoa zen jakitea (astoak garraio, dantza festetan, umeak etxean jaiotzen, gerra garaiko janari falta...).
ESKERRIK ASKO LAUOI!!
2018/12/14
2018/11/07
FLEMINGKIDEOK EUSKARALDIAREKIN BAT!
Lehendabiziko aldiz egingo da, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra iraungo du Euskal Herri osoan burutuko den Euskaraldiaren ariketa sozialak. Eta noski, Fleming Herri Eskolak ere bat egiten du euskararen normalizaziorako baliagarria izango den ekintza honekin. Horretarako, gela eta maila guztietan landu da Euskaraldiari buruzko informazioa: zer den; "ahobizi eta belarriprest" figurak; pin-ak sortu; "Euskara txokoa" atondu, bideo txiki bat ekoiztu...Honekin guztiarekin, flemingkideok ere gure aletxoa jarri nahi izan dugu elkarbizitzaren eta euskararen alde!
2018/06/12
FLEMING ESKOLAKO KURTSO BUKAERAKO FESTA 2018
2 URTE
3 URTE
4 URTE
5 URTE
L.H. 1go MAILA 2018
L.H. 2. MAILA 2018
L.H. 3. MAILA
L.H. 4. MAILA
L.H. 5.MAILA
L.H. .6.A MAILA
L.H. 6.B MAILA
L.H. 6. MAILA BUKAERA
2018/06/08
2018/05/17
Bertso emanaldia Gurea aretoan 2018ko maiatzean.
Joan den ostegunean Fleming eskolako 5. eta 6. mailakoak eta Zubimuxuko 4. eta 5. mailako ikasleak, bertso emanaldia eskeini zuten Herriko Gurea aretoan.
2018/05/13
ANIZTASUNA, 10 ARRAZOI ETA MILAKA AUKERA!
Maiatzaren 11ean Fleming Herri Eskolan Aniztasunaren eta Elkarbizitzaren jaia ospatu zen. Arratsaldeko, 16:30etan kalejira batekin hasi zen eta bertan Besamotzako konpartsako erraldoi eta ipotxak ikusi ziren, baita trikitilariak, perkusio, txalaparta, dantza Afrikarrak eta amerikarrak eta batukada ere. EH11koloreko Burubeltz ardi erraldoiarekin batera eskolako haurrek landutako herrialde ezberdinak ordezkatzen zituzten ohialak ere ikusteko aukera izan genuen.
Jaialdia Eskolako komunitateak eta Kolore Guztiak elkarteak antolatu dute. Eskolan, familiak jatorri eta kultura aniztekoak dira eta aniztasun balorea defendatu eta agerian utzi nahi izan da.
Herritarren arteko elkar ezagutza, elkarlana eta aniztasun balioak bultzatu nahi ditugu Fleming eskolak eta Amasa- Villabona herriarekin batera.
2018/05/12
ELIKADURARI BURUZKO ERAKUSKETA INTERAKTIBOA LIBURUTEGIAN
Maiatzaren
7, 8 eta 9an Elikadurari buruzko erakusketa interaktiboa antolatu genuen eta
lehen hezkuntzako ikasle guztiek parte hartu zuten. Honen helburua, gazteen
artean elikadurari loturiko kontsumo arduratsua sustatzea izan da. Horretarako,
elikagaien eta horien produkzioak eta banaketan sortzen dituzten eragin eta
ondorio nabarmenenak irudikatu dira, gaur egungo elikadura ereduari loturiko
hainbat kontzeptu landuz.
Izan ere,
erakusketa izateaz gain jolas kooperatibo bat ere bada. Bertan, ikasleek,
taldeka jarrita, pista ezberdinak jaso dituzte: batzuk irakurtzekoak, beste
batzuk ukitzekoak, usaintzekoak, ikustekoak… eta haiek erabiliz hainbat
kontzeptu landu eta asmatu behar izan dituzte.
2018/04/21
Flemingo 6. mailakoak Udaletxean Alkatesarekin
Gaur goizean Amasa.Villabonako Alkatesari, berak guri egin zigun bixita bueltatu diogu. Guk prestatutako galdera guztiei erantzun digu modu lasai eta atsegin batean.
Horrela jakin dugu Udaletxeko urteko aurrekontua sei milloi euro ingurukoa dela. Baita ere, parke estalia egiteko aurkitu dituzten arazo teknikoak azaldu dizkigu.
Bukatzeko Alkatesa bezala bere asmoak eta gertakizun pertsonalak kontatu dizkigu.
Esker mila!



Horrela jakin dugu Udaletxeko urteko aurrekontua sei milloi euro ingurukoa dela. Baita ere, parke estalia egiteko aurkitu dituzten arazo teknikoak azaldu dizkigu.
Bukatzeko Alkatesa bezala bere asmoak eta gertakizun pertsonalak kontatu dizkigu.
Esker mila!



2018/03/29
2018/03/27
3.zikloa ASTEASURA BIZIKLETAZ
Azken lau urteetan bezala, 2. hiruhilabete bukaeran, 5. eta 6. mailakoak bizikleta irteera izan dugu. Oraingoan Asteasura abiatu gara eta Pello Errotako 6. mailakoen eskutik, bi antzerki ikusteko aukera izan dugu.
Ondoren herriko plazara jeitsi gara, bertan eguzkitan bazkaldu, frontoian jolastu, parkean ibili, eta bizikletan Villabonara bueltatu gara.
Primeran pasa dugu.......eta dagoeneko hasi gara pentsatzen datorren ikasturteko bizikleta irteeran.
Ondoren herriko plazara jeitsi gara, bertan eguzkitan bazkaldu, frontoian jolastu, parkean ibili, eta bizikletan Villabonara bueltatu gara.
Primeran pasa dugu.......eta dagoeneko hasi gara pentsatzen datorren ikasturteko bizikleta irteeran.
2018/03/08
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)















