Maiatzaren 11ean Fleming Herri Eskolan Aniztasunaren eta Elkarbizitzaren jaia ospatu zen. Arratsaldeko, 16:30etan kalejira batekin hasi zen eta bertan Besamotzako konpartsako erraldoi eta ipotxak ikusi ziren, baita trikitilariak, perkusio, txalaparta, dantza Afrikarrak eta amerikarrak eta batukada ere. EH11koloreko Burubeltz ardi erraldoiarekin batera eskolako haurrek landutako herrialde ezberdinak ordezkatzen zituzten ohialak ere ikusteko aukera izan genuen.
Jaialdia Eskolako komunitateak eta Kolore Guztiak elkarteak antolatu dute. Eskolan, familiak jatorri eta kultura aniztekoak dira eta aniztasun balorea defendatu eta agerian utzi nahi izan da.
Herritarren arteko elkar ezagutza, elkarlana eta aniztasun balioak bultzatu nahi ditugu Fleming eskolak eta Amasa- Villabona herriarekin batera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina