Ea gustukoa duzuen ondorengoa:
KLIKATU HEMEN
ONDO PASA!!!!
2013/11/19
2013/11/15
NOLA EGIN PLASTIKOZKO PONPOIAK...
Aurten Fleming Ikastetxea Villabonako herria apaintzera konprometitu da. Horretarako maila bakoitzak bere aportazio txikia baina baliotsua egingo du. 6. eta 5.Mailako ikasleek "plastikozko ponpoiak" egingo dituzte:
Zuk ere egin nahi badituzu, klikatu "KLIKATU HEMEN" jartzen duen lekuan eta bideo bat ikusteko aukera izango duzu nola egiten den erakusten duena.
KLIKATU HEMEN
Zuk ere egin nahi badituzu, klikatu "KLIKATU HEMEN" jartzen duen lekuan eta bideo bat ikusteko aukera izango duzu nola egiten den erakusten duena.
KLIKATU HEMEN
2013/11/12
LIZTOR ASIATIKOA...
MIDDAY, MIDDAY!!! SOS, SOS!!!
Badirudi Villabonako Udaletxeak Fleming Ikastetxeko zuzendaritza berriarekin bukatu nahi duela...
Begira zer jarri diguten gure bulegoan:
KLIKATU HEMEN
Munstro hauek botatzen duten kiratsa jasan ezina da!!!

2013/10/23
2013/09/19
2013/09/09
2013/07/02
ARKATZMENDI 2013ko EKAINA 33. Zenbakia
2013/06/09
FLEMING ESKOLAKO FESTA 2013
Aurten eguraldi txarra egon arren ekainaren 7an Fleming Eskolako Festa ospatu dugu.
Hemendik eskerrak eman nahi diegu familia, ikasle, irakasle eta laguntzaile guztiei, aurten ere primeran antolatu dituztelako ekintza guztiak.
Festa hasiera; Pala eta Pilota txapelketako sari banaketa.
Bertsoak 5. eta 6. mailak eta hiru, lau eta bost urteko dantzak
1. Mailak
2.Mailak
3.maila
5. Mailak
6 A maila
6 B maila
AGURRA 6. MAILA

2013/05/24
6. MAILA BERTIZ 2013
Azken bi egun hauetan, eta aurten euripean ordea, Bertiz Abentura parkean murgildu gara seigarren mailakoak. Eguraldiak lagundu ez arren Rafting eta Parkeko zirkuitoa osatzen aritu gara. Eta primeran pasa dugu!
2013/05/16
2013ko BERTSO EMANALDIA GUREAN
2013 Bertso Emanaldia ospatu genuen 5. eta 6. mailakoak. urtero bezala Maiatzaren 14ean Gurea aretoan, eta Jesusen Bihotzarekin batera.
2013/05/15
PALA ETA ESKU-PILOTA TXAPELKETAKO FINALISTAK ERABAKITA
Kaixo flemingo familiakide guztioi!
Maiatzaren erdialdera iritsi gara, eta dagoeneko amaitu dira pala eta esku-pilota txapelketako sailkapen faseak. Jolastorduak baliatuz, eta ikasleak eurak arduradunak izanik, aurten ere partehartzaile ugari izan da, eta giro bikainean aritu dira. Zorionak guzti-guztioi!
Beraz, ekainaren 8an, larunbata, ospatuko den eskolako jaialdiaren egunean jokatuko dira finalak. Finalistak prest ditugu..!

Maiatzaren erdialdera iritsi gara, eta dagoeneko amaitu dira pala eta esku-pilota txapelketako sailkapen faseak. Jolastorduak baliatuz, eta ikasleak eurak arduradunak izanik, aurten ere partehartzaile ugari izan da, eta giro bikainean aritu dira. Zorionak guzti-guztioi!

2013/04/25
JUDOA PRAKTIKATZEN!
Oso saio emankorra izan zen denontzat, besteak beste, laguntasuna, bestearekiko errespetuzko jokaera (bestea ongi zaindu bestela bihar ez da etorriko), elkarren beharra norberak hobetzen jarrai dezan (berari esker naiz hobeagoa, eta alderantziz.…) bezalako baloreak landu baikenituen, egunerokotasunerako oso baliagarriak, hagitz dibertigarria izan zen saio batean. Izan ere, Judoaren printzipiotako bat elkarrekin arrakasta lortzea da eta guk hori behintzat lortu genuen.
Eskerrik asko Juan Luis,
6. mailako ikasleak eta soinketako irakasleak.
2013/04/23
LIBURU EGUNA
Gaur liburu eguna
ospatzeko ekintza desberdinak antolatu ditugu eskolan:
-
Atzo,
apirilaren 22a, guraso eta irakasleen
arteko liburu trukaketa egin genuen Arroan. Lehengo astean liburuak bildu genituen eta atzo aukeraketa. Berandu iritsi zenari
ez zitzaion aukera handirik gelditu.
-
Gaur,
apirilaren 23a, goizetik ikasleek ere
liburu trukaketa egin dute. Aurreko astean etxetik ekarritako liburuak jaso
genituen eta gaur, norberaren gustukoren bat hartu dute maileguan etxerako.
Arratsaldean
ordea, bikote kontalariak osatu
ditugu. Ikasle bakoitzak liburutegitik liburu bat hartu du eta pixka bat
prestatu ondoren, egokitu zaion ikaskideari (Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak
nahastuta) kontatu diote.
2013/04/18
BADATOR ESKU PILOTA TXAPELKETA 2013!
Datorren astelehenean, apirilak 22, hasiko da esku pilota txapelketa. Pala txapelketa arrakastatsuaren ondoren, esku pilota txapelketa ere bide beretik joatea espero dugu. Horretarako, zozketa burutu da eta finalistak nortzuk izango diren jakin aurretik, gogorarazi nahi dizuegu parte hartzaile GUZTIAK zaretela txapeldunak. Gora zuek!!
APIRILAREN 23a, ASTEARTEA, LIBURU EGUNA!
Kaixo Fleming ikastetxeko familiakide guztioi!
Urtero bezala, aurten ere Liburu Eguna badator (apirilak 23) eta Haur Hezkuntzan zein Lehen Hezkuntzan ere ez diogu ospatzeari utziko, ez horixe! Horrela, Arratzainen, astearte arratsaldean Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak bikoteka jardungo dira, batak besteari aurrez aukeratu duen liburuaren pasarte bat irakurtzen. Horrez gain, iaz hain arrakastatsua izan zen guraso/irakasle arteko liburu trukaketa ere, aurten ere egingo dugu! Goza dezagun irakurketarekin!

2013/03/22
Gora Korrika 18! Fleming Korrika!
Aurtengo Korrikak aurrera darrai, korrika eta bizi-bizirik! Igandean Baionan amaituko bada ere, urte guztian zehar aukera izango dugu leloa gure egiten: "Eman euskara elkarri!"
Horrela, Flemingen ere, eguneroko jarraipena egin diogu, eta horren adibidea da gaur (opor-aurreko azken egun gisa) egin dugun lasterketa polita ere. Lehen Hezkuntza osoko ikasleak zein irakasleak ere, Arratzaingo ikastetxeari itzulia eman diogu Korrikaren aldarria gure eginez! Gora Korrika 18! Gora Euskara! Gora Fleming!

2013/03/18
Korrikak (Flemingen ere) aurrera darrai!
Pasa den ostegunean hasi eta datorren iganderarte, euskararen aldeko ekimenak bere bidean jarraitzen du. Korrika 18, asteburuan iparraldetik ibili ondoren, gaur, Nafarroa Garaian barrena dabil. Bien bitartean, Flemingen ere, eguneroko Korrikarekin darraigu. Eta, gaur bertan, 3.mailakoen txanda izan da, eta korrikaldiaren ondoren leloaren irakurketa egin dute. Hona bideoa:

Palaren ondoren, aurki esku-pilota txapelketa!
Azken urteotan egin den moduan, pilota txapelketak aurrera doaz. Dagoeneko pala txapelketako sailkapenekin bukatu dugu. Beraz, aurki (jakinaraziko dizuegu!),esku-pilotarekin hasiko gara. Jolastorduetan izaten dira partiduak, eta parte-hartzaile guztiei bihoakie gure zorionik beroena txapelketa aurrera eramatea ahalbideratzeagatik. Zorionak guztioi!!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)