Juan Luis Mitxelena Flemingo irakasleak, 6. mailakoei, judoaren inguruko saio berezi bat eman zien. Judoko saio honen helburua, ikasleei beste kirol bat eskaini eta ezagutarazteaz gain, judoak barne hartzen dituen hainbat balore lantzea zen.
Oso saio emankorra izan zen denontzat, besteak beste, laguntasuna, bestearekiko errespetuzko jokaera (bestea ongi zaindu bestela bihar ez da etorriko), elkarren beharra norberak hobetzen jarrai dezan (berari esker naiz hobeagoa, eta alderantziz.…) bezalako baloreak landu baikenituen, egunerokotasunerako oso baliagarriak, hagitz dibertigarria izan zen saio batean. Izan ere, Judoaren printzipiotako bat elkarrekin arrakasta lortzea da eta guk hori behintzat lortu genuen.
Eskerrik asko Juan Luis,
6. mailako ikasleak eta soinketako irakasleak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina