2010/05/31

PELUTXEEN ELKAR TRUKAKETA



Asteasu, eta Amasa-Villabonako 5 urteko ikasleak ostiralean elkartu ziren beraien Pelutxeak trukatzeko. Modu honetan Luki eta Latxa bakoitza bere jatorrizko gelara bueltatzeko aukera izan dute.






Egin duten Bloga Ikusteko klik

2010/05/28

BERTSO ETA IPUIN SARI BANAKETA 2010















Telmo Gartzia saritua oraingo honetan azkarregi ibili zen eta ez dago talde argazkian.

Atzo banatu ziren aurtengo bertso eta Ipuin Lehiaketako sariak Gurea zineman. Saridunak jakinarazteko bertsoak erabili ziren.
SARIDUNAK.
Lehen Hezkuntza 3. eta 4. mailak
Bertsoak Ipuinak:
1.saria. Alazne Galan 1.saria.Oihane Urreta
2.saria. Ekhi Merketegi 2.saria. Iune Galarraga
3.saria. Maddalen Ugalde 3.saria. Beñat Agirrezabala

Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailak
Bertsoak Ipuina.
1.saria. Garazi Otegi. 1.saria. Telmo Gartzia.
2.saria. Garazi Urkola 2.saria. Axier Ugartemendia
3.saria. Manex Irazusta 3.saria. Irati Puyadena.

ZORIONAK DENOI!!!!!!

Fleming-Pala txapelketa 2009-2010



Bukatzen ari da pala txapelketaren sailkapen fasea

2010/05/21

BERTSO-ANTZERKIAK GUREAN

Asteazkenean, Gurea aretoan, bai Fleming eta baita Jesusen Bihotzako 3. zikloko ikasleak (5. eta 6. mailak) eskeinitako Bertso- antzerki emanaldi aparta ikusteko aukera izan genuen. Benetan ikusgarria izan zen, zein ondo txertatzen diren bertsoak antzerkietan eta antzerkia bertsoetan eta baita zein motibagarriak diren bi mundu hauek ikasleentzat.
Zorion beroenak partaide guztiei eta bereziki guzti hau zuzendu zuen Amaia Agirre bertsolariarentzat.


2010/05/20

PERFORMING "MOUSE TELLS THE TIME"

Once again with you, dear internet users!!!
This time we want to show you some photos and videos of our last performance. We are Primary 3 students and we have been working very hard during the last weeks on this story ("Mouse tells the time")to prepare the show. We wish you enjoy watching them. Thank you for being there! See you soon, macaroon..
.

Performace 1: Mirian as Narrator, Igor as Little Mouse, Julen as Squirrel, Eñaut as Rabbit, Enara as Mother Mouse, Alex as Hedgehog and Lander as Grandma Mole.









Performance 2: Eñaut (replacing Mirian) as Narrator, Irune as Mouse, Alex (replacing Maialen) as Hedgehog, Jon Ander as Squirrel, Imanol as Rabbit, Iratxe as Grandma Mole and Eire as Mother Mouse.

2010/05/19

Pala txapelketa sailkapen fasean!

Kaixo "blogkideok"!

Eskolako festa hurbiltzen ari den honetan, eta kontuan izanik finalak jokatuko direla, txapelketa martxa onean doa:

2010/05/18

Hi again dear bloggers!!!
Here we are again to show you the poster that we have been making on the last week. We are Primary 5 students and the topic that we are working at the moment is "SETTLEMENTS". This subject has shown us that there are always things that we can improve in our towns. The poster mentioned above is a summary of these aspects that are wrong and what can we do to solve them. We hope you find it interesting.
Thanks for your attention.

2010/05/14

U D A L – F O R O A 2010


Atzo, maiatzaren 12a, udaletxera joan ginen agenda 21 n izenean uraren egoerari buruzko gure proposamenak eta gure konpromisoak azaltzeko.
Han elkartu ginen Maixabel alkatesarekin Jesusen Bihotzakoekin eta Gu, Dr. Fleming-koak.
Datorren asteazkenean Tolosara joango gara eta han bailarako beste ikastetxekoekin batera elkartuko gara uraren inguruak gure konpromisoak eta proposamenak biltzeko.


2010/05/11

Eskupilota Txapelketarekin bukatu eta Palarekin hasi!

Kaixo "blogkideok"!
Alebin mutilen azken partidarekin amaitu dira eskupilotaren sailkapen faseak. Partehartze handia egon da eta ikasleen inplikazioa ere egokia izan da.
Orain, ekainaren 5ean eskolako festaren barruan jokatuko diren finalen zain gelditzen gara!Finalerako sailkatuak hauek dira:

Benjamin mutilak: Igor eta Lander(3A) - Asier eta Imanol(4A)
Benjamin neskak: Irene eta June (3B) - Itsaso eta Miriam (4A)
Alebin mutilak: Ruben eta Ekaitz - Eñaut eta Jon Ander
Alebin neskak: Iride eta Susana - Oihana eta Maddi O.

Era berean, gaur bertan Pala txapelketari ekin diogu eta sailkapen faserako Benjamin nesken lehenengo partidak jokatu dira! Animo partehartzaile guztioi!

2010/05/04

Benjaminek amaitu dute!






Kaixo "blogkideok"!
Dakizuenez, eskupilotako txapelketak aurrera darrai eta Benjamin neska zein mutilen sailkapen fasea gaur amaitu da. Esan beharrik ez dago, baina, giro aparta izan dugu jolasgaraietan! Finalerako sailkatu direnak ekaineko eskolako festa egunean jokatuko dituzte euren partidak. Bihar, bestalde, Alebinen txanda izango da eta nesken maila ikusteko aukera izango dugu! Animo partehartzaile guztiei!

Joxan Ormazabal In Memoriam

Atzo jakin genuen Joxan Ormazabal hil dela.
Oraindik ez dira bi aste pasa gure artean egon zela bere "Joxebine" ipuinaren inguruan lehenengo mailakoekin solasean.
Biografia ikusi nahi baduzu.Hemen
Eitb-ko Sautrelan egindako elkarrizketa ikusteko: http://goiena.net/blogak/faroa/joxan-ormazabal-in-memoriam

2010/05/01

AZKEN BIDEO INTERESGARRIAK

CIRCO DE LAS MARIPOSAS ( Guztiok gai gara edozein egoera gainditzeko ...)

1go zatia






Bigarren zatia:





BOOK Azken Teknologia


2010/04/30

Azken bultzada Errealari

Erreala lehenengo mailara igotzeko azken bultzadaren beharra omen dutelakoan, argazki batzuk ateratzera etorri dira Arratzainera. Argazki  hauek beraien Zubietako aldageletan jarri eta zihur gaude lortuko dutela.

2010/04/28

Eskupilotako txapelketa aurrera darrai!



Kaixo "Fleming-kideok"!
Eskupilota txapelketako benjamin nesken sailkapenak gaur bukatu dira. Beraz, benj. mutilen sailkapen fasearekin hasita gaude jada! Giro polita sortzen ari da ikasleen artean eta, pilotariak beraiek, ardurak ere modu ezinhobean hartzen ari dira: mahaia jarri, markagailua, konoak jarri, bikoteentzako gerriko eta pilotak eraman, irabazleen izenak apuntatu.... Beraz, ANIMO ETA JARRAITU HORRELA!












2010/04/26

Liburuaren eguna Fleming ikastetxean


BIKOTE KONTALARIAK
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Fleming Eskolako Euskara Btzordeak Bikote Kontalarien ekintza antolatu zuen.
Horretarako, adin ezberdineko bikoteak osatu ziren eta bakoitzak, aukeratutako ipuina kontatu zion batak besteari.

Esku Pilota Txapelketa hasi da!

Kaixo guztioi!
Aurreko hiruhilekoan Atletismoko Olinpiadekin gozatu ondoren, gaur ekin diogu Esku pilotako txapelketari. Benjamin eta Alebinak arituko dira (3.mailatik 6.era), neska zein mutiletan eta bikoteka. Gainera, kategori bakoitzeko finalistek ikasturte bukaerako festan (ekainak 5) jokatuko dute euren finalak!
Animo eta esker handienak Fleming ikastexeko pilotariei!

2010/04/20

JOXAN ORMAZABAL IDAZLEA ARRATZAINEN

Atzo, liburu eguna gertu dugula eta, Joxan Ormazabal idazlea lehenengo mailakoekin elkartu zen. Ikasleak aurretik gelan landuta zeukaten bere “Josebiñe” ipuinaren inguruan galdera dezente egin zizkioten.
Geroztik eta Joxanek ipuinean azaltzen duen bezala ispilu aurrean jartzen garen bakoitzean ispilua zeharkatu eta beste munduak ezagutzeko ziria sartzen zaigu.