2010/05/11

Eskupilota Txapelketarekin bukatu eta Palarekin hasi!

Kaixo "blogkideok"!
Alebin mutilen azken partidarekin amaitu dira eskupilotaren sailkapen faseak. Partehartze handia egon da eta ikasleen inplikazioa ere egokia izan da.
Orain, ekainaren 5ean eskolako festaren barruan jokatuko diren finalen zain gelditzen gara!Finalerako sailkatuak hauek dira:

Benjamin mutilak: Igor eta Lander(3A) - Asier eta Imanol(4A)
Benjamin neskak: Irene eta June (3B) - Itsaso eta Miriam (4A)
Alebin mutilak: Ruben eta Ekaitz - Eñaut eta Jon Ander
Alebin neskak: Iride eta Susana - Oihana eta Maddi O.

Era berean, gaur bertan Pala txapelketari ekin diogu eta sailkapen faserako Benjamin nesken lehenengo partidak jokatu dira! Animo partehartzaile guztioi!

1 iruzkin:

Mikel erabiltzaileak esan du...

Aurten markagailu eta guzti!! Horrek bai aurrerapenak!!!
Gorantzixak Ondarru aldetik!!