2008/04/17

JESUS Mª QUESADA IRAKASLEA BERRIZTAPEN JARDUNALDIETAN


Gure Jesus Mª Quesada 1.go mailako irakaslea Miramar Jauregian17 eta 18an ospatzen ari diren Gipuzkoako berriztapen Proiektuko VII. Jardunaldietan.
Bertan eskolan aurrera eramaten ari garen Asmakilo Proiektu Telematikoari buruz hitzegingo du.
Lehen Hezkuntzako Fleming ikastetxeko lau gela parte hartzen ari dira, lehenengo eta bigarren mailakoak hain zuzen ere.
Gurekin Jesus Mª Quesada Hilinger irakaslea dugu.
.- Kaixo Jesus Mari, laburbilduz zertan datza Asmakilo proiektua?
Nire ustez asmakilo proiektuaren helburu nagusia asmakizunak bitartez bai ikasleek baita irakasleok ere IKT ezagutzea eta erabiltzea da.Besteak beste, ordenadorean testu idaztea, interneten irudiak bilatzea eta erabiltzea edota bideoak egitea lor ditzakegu Asmakilo proiektua landuz.
.- Zeintzuk dira proiektuaren faseak?
Proiektuak hiru fase ditu:Lehendabizikoan irakasleok ikusten genuen zer materialak landu behar genituen: emaila, web orrialdeak, irudi tratamendua, bilatzaileen funtzionamendua,…Bigarren faseak ikasleek IKTak erabiltzea du xede nagusia, asmakizunak irakurri, idatzi eta landuz, irudiak gehituz eta blogean sartuz.Hirugarren fase batean proiektua ebaluatu egingo da.
.- Eta gelako antolaketaz zer esaten diguzu?
Lehen ikasleek asmakizunak lantzen zituzten, bai bakarka, bai taldeka: etxetik ekarri, arbelean kopiatu, besteei irakurri,…Astero batek bere asmakizuna idazten zuen worden bidez ordenagailuan, eta bere gustuko irudi bat interneten aurkitzen zuen. Gero, blogean sartzen zituen bai testua, bai irudia.Bukatzeko, eta orain taldeka, informatika gelan kanoien bidez gure asmakizunen erantzunak ete beste asmakizun batzuk leitzen genituen.

2008/04/14

HERNANI HERRIA EZAGUTZEN


Joan den ostiralean, apirilaren 11an, Villabonako Fleming-eko 3.mailako ikasleak Hernanira joan ginen. Langileko 3. mailako lagunak ezagutu genituen eta haiek beraien herria erakutsi ziguten.
Gipuzkoan Zehar proiektuko lehendabiziko irteera burutu genuen.
Hernani oso polita iruditu zaigu eta Langileko lagunak oso jatorrak dira.

2008/04/11

Pianojolea Arratzain eta Arroan

Gaur, apirilak 11, pianojolea etorri da gure eskolara urtero bezala. Aurten, Haur Hezkuntzako ikasleekin ere egongo da. Pianojolea zenbait joku proposatu dizkie haurrei. Bideoan ikus daiteken jolasean neska mutilek nota okerra noiz jotzen duen asmatu behar dute. Ea zuek asmatzen duzuen!

2008/04/09

GURE AGENDA 21 EKO ORDEZKARIAK UDALETXEAN

Bi Ikastetxeko agenda21 ordezkariak Konpromisuak
(klik egin argazkiak handitzeko)
Proposamenak



Ondorioak

Joan den Apirilaren 2an Fleming eskolako agenda 21eko ordezkariak, Jesusen Bihotza Ikastolakoekin eta Familien ordezkariekin batera Villabonako Udaletxean elkartu ginen.
Helburuak : Aurretik aztertutako zaborren inguruko , Ondorioak atera, Proposamen batzuk azaldu eta azkenik , Udaletxearekin Konpromisu batzuk adostea, izan ziren asteazken goiz horren betebeharrak.
Datozen egunetan adostutako material hau jaso ondoren, Villabonako Alkatesari luzatuko zaio.


2008/04/03



KONTSUMO TAILERRAK

Apirilaren 3 eta 4ean, Arratzaingo 3, 5 eta 6. mailakoak kontsumo tailerretan parte hartzen ari dira. Lehenengo tailerrean ontziak eta euren bererabilpena landuko dute. Bigarrenean energia iturri desberdinak aztertuko dituzte. Azkenik, papera nola birziklatzen den ikasiko dut

2008/04/02


“ELIKADURA OSASUNTSUA” TAILERRA
ARRATZAINGO 1. ZIKLOAN


Apirilaren 2an, Arratzaingo 6 eta 7 urteko neska-mutilek elikadura osasuntsuaren inguruko tailerra jaso dute. Monitoreak zenbait jolas antolatu ditu gaiaren inguruan aritzeko. Argazkian ikus daiteke arbelean jarritako elikadura piramidea

2008/04/01

EUSKAL PILOTA TXAPELKETA



Txapelketa arrakasta handiz bukatu genuen finalak jokatuz; hauexek izan ziren emaitzak


ALEBIN A


CARLOS-XABIER Z- 12

GAIZKA-XABI- 8


ALEBIN B


IKER-MIKEL 12

JON-DENIS 3


BENJAMIN A


EKAITZ-ANDER 9

RUBEN-IÑAKI 12


BENJAMIN B


JON ANDER-PABLO 12

MADDI-SAIOA 10


NESKAK


AINHOA-NEREA 12
SUSANA-IRIDE 8

2008/03/14

ZABORRA KONTAINER HORIAN BOTA ONDOREN...




Hau aztertzeko, atzo martxoaren 12an, 4. mailako ikasleok Sasietako “ Ontzien sailkatze planta “ eta zabortegia ikustera joan ginen.
Sasietako mankomunitateak bidaltzen dituen kamioekin Legazpin dagoen planta batera eramaten dute. Han, jasotako latak, brikak eta plastikozko ontziak sailkatzen dituzte, beste lantegi batzuetara bidaltzeko, birziklatzeko asmoz.
Autobusetik jeitsi eta zabor pilo batekin topatu ginen; usain txarra zegoen.
Gauza asko ikasi genituen, adibidez :

- Kontainer horian plastikozko gauza guztiak ez dira bota behar, ontziak bakarrik
- Boteilen tapak kendu eta aparte bota
- Poltsak irekita bota behar dira.
- Plastikozko boteilekin forro polarrak egin daitezke.

Handik, Ormaiztegiko zabortegira joan ginen, Villabonako zaborra hara eramaten dutela eta.
Mendi itxura dauka eta ez du ematen zabortegia denik, dena berde ikusten delako. Gorago igo ezkero, zaborra ikusten da, baina dena tapatuta.
Txupete antzeko “tresna” batzuk zeuden, zaborra usteltzerakoan sortzen duen gasa kanpora ateratzeko, eta gero, tuboen bidez, bideratu eta argindarra sortzen da.
Oso irteera interesantea izan zen.

HERRI KIROLAK ARRATZAINEN




HERRI KIROLAK ARRATZAINEN
Nahiz eta 2. hiruhilabetea motza izan lan haundia egin dute ikasleek. Horregaitik, azken arratsaldean ekitaldi berezia izan dugu patioan. 6. mailako ikasleek soinketako irakasleak lagunduta herri kirolak prestatu dituzte patioan



XAXIREN URTEBETETZEA

Datorren martxoaren 16ean Xaxiren, txikien maskotaren, urtebetetzea izango da. Egun horretan oporretan egongo garenez, gaur, ostirala, ospatu dugu Arroan.
Xaxik hamaiketakoa eta pinak ekarri dizkigu, eta guk berari marrazki guztiz politak. Antolatutako festan abestiak, olerkiak, eta txotxongiloa egin ditugu bere aurrean. Oso pozik dagoela adierazi digu.
ZORIONAK XAXI!!!

2008/03/13

Familientzako hitzaldiak

Apirilaren lehenengo astean Fleming Ikastetxeko zenbait ikaslek tailer desberdinetan parte hartuko dute:
1. eta 2. mailakoek, apirilaren 2 eta 3an, elikadurak osasunarentzat duen garrantziaren inguruko heziketa-tailer batean parte hartuko dute. Familientzako hitzaldia apirilaren 2an arratsaldeko 16:30etan izango da. Tailerra eta hitzaldia "Gaztetxoen elkartea"k eskainitakoak dira.

3, 4 eta 6. mailakoak, berriz, Eusko Jaurlaritzak antolatutako "Kontsumoa Eskoletan" proiektu barruan zenbait tailerretan arituko dira, apirilaren 3 eta 4ean. Ikasle hauen familientzako hitzaldia apirilaren 3an arratsaldeko 16:00etan izango da.

2008/03/07

6.MAILA "URA" AZTERTZEN















Azken aste hauetan 6.mailako neska-mutilak "Ura eta Oria ibaia" gaia landu dugu. Horrekin lotuta ekintza desberdinak burutu dira: gelako ur kontsumoaren neurketak, "Arriaran" eta "Gaikao" araztegiak bisitatzea eta ,"Zuloaga Txiki" natur eskolaren eskutik, Oria ibaian hainbat behaketa eta azterketa.


2008/02/29

ESKOLAKO AGENDA 21



Otsailaren 21 Ingurumen Batzordea bildu zen. Bertan, LHko gela bakoitzeko ordezkari bana, 4.mailako tutoreak, bi guraso eta Agenda 21eko koordinatzailea elkartu ziren. Geletan "Hondakinak" gaia jorratzeko egindako ekintzak komentatu ziren eta gela bakoitzean adostu diren proposamenak irakurri ziren. Ondoren proposamen baterau bet adostu zen. Hona hemen ateratako aholkuak:


ESKOLA
HOBETZEKO PROPOSAMENAK

Hamaiketakoa tuperrean ekarri.
Hamaiketarako fruta ekarri.
Hamaiketarako txokolatea tableta handia izan dadila eta ez txokolatina.
Plastikoan bilduta dauden “boilo”, gailetak... ez ekarri.
Hamaiketako papera, poltsa....gelako zakarrontzietara bota.
Edukiontzi horiak geletan, patioan eta jangelan jarri.
Edukiontziak hobeto zaindu.
Zabor gutxiago sortu.
Patioan, zaborrak lurrera ez bota, zakarrontziak gehiago erabili eta, noizbehinka, denon artean, patioko garbiketak egin.
Eskolara gozokiak eta pipak ez ekarri.
Hondakinak ondo bereiztu.
Paper txuria erabili beharrean, paper birziklatua erabili.
Folioak ondo aprobetxatu, alperrik ez gastatu.
Paperak berrerabili.
Komuneko parera ez alperrik gastatu.
Ohar motzak agendan idatzi.
Hainbeste fotokopiak egin beharrean, lanak koadernoan, arbela txikietan edo ordenagailuan egin.
Irakasleen geletan plastikozko edalontziak erabili ordez, kristalezko edalontziak erabili.
Aluminioren ordez paper birziklatua erabili.
Liburuak berrerabili.

VILLABONA
HOBETZEKO PROPOSAMENAK

Eskolako kanpoaldean edukiontzi horia eta pilak jasotzeako ontzia jartzea.
Edukiontziak hobeto zaindu, zaharrak kendu eta berriak jartzea.
Edukiontzi gehiago jartzea.
Zaborrak jasotzen duen kamioia maizago pasatzea, bestela jendeak zaborra kalean uzten du.
Edukiontzien ingurua garbia egotea. Zikina ikusterakoan jendeak zaborra kanpoan uzten du.
Kale Nagusian eta frontoian zakarrontziak jartzea.
Legarretatik kamioia sarriago etortzea.
Larrean kendutako konteinerrak beriro jartzea.
Errota auzoan edukiontzi gehiago jartzea.
Lurpeko ontziak jartzea. Horrela, kalean leku gehiago eta kaleak politagoak egongo dira.
Herriko dendetan plastikozko poltsak gutxiago erabilzen bultzatzeko kanpaina bat egitea edo arau batzuk sortzea.
Jendearen jarrerak aldatzeko kanpaina bat egitea.

2008/02/22

MERCÈ ARÀNEGA IDAZLEA GURE ESKOLAN


Asteartean Mercè Arànega idazlearen bisita izan genuen 2. mailako ikasleak. Idazle honek ipuin oso ezagunak ditu gure artean: "Txit Oilo bitxia eta..." eta " Mikela" igelaren ipuin bilduma, besteak beste. Oso dibertigarria izan zen berarekin pasa genuen saioa. Bere pertsonai nagusien marrazki handi bat egin zigun eta esan zigun ere " ...ipuinak gure irudimenetik sortzen dira...."

Beraz badakizue lagunak!

JARRI ZUEN IRUDIMENA MARTXAN ETA IPUIN POLITAK SORTU!!!!

2008/02/13

EUSKAL PILOTA TXAPELKETA

Eskolako txapelketa berririk gabe jolasgaraian jarraitzen du.
Alebinetan aurreneko itzulia bukatu ondoren hauek dira dauzkagun sailkapenak:

SAILKAPENA


XAVIER.Z/CARLOS: 4-0
GOIATZ/ANDER C.: 3-1
XABIER/GAIZKA: 2-2
ARITZ/UNAI I.: 1-3
JON.M/LINO: 0-4



IKER/MIKEl: 5-0
DANIEL/UNAI M.: 4-1
JON/DENIS : 3-2
UNAI A./PABLO: 1-4
JOHAN/ANDER: 2-3
AINHOA/NEREA: 0-5

2008/02/06

ETA INAUTERIAK IRITSI ZIREN...







Ostegun gizen arratsaldean Villabonako kaleetatik ere, Txaranga partaideak, Arrantzaleak eta Ikastolako Iratxoak ibili ziren musikaren erritmoarekin dantzan. Azkenean eguraldi aparta egin zuen eta ikasleak, familiak eta irakasleak ere primeran pasa genuen.

2008/02/01

PELLO AÑORGA IPUIN IDAZLE ETA KONTALARIA



Astearte honetan, urtarrilak 29, Fleming-eko 2. mailako ikasleok Pello Anorgaren bisita izan genuen. Ikastetxeko liburutegian bildu ginen eta bere ipuin batzuk, modu oso erakargarri batean, kontatu zizkigun. Oso gustora ibili ginen.

2008/01/31

ARROAN ERE INAUTERIAK PRESTATZEN



Arroako Haur Hezkuntzakoek ere beraien mozorroak prest dituzte gaur arratsaldeko saiorako. Aurten, Txaranga Erraldoi bat osatuko dute guztion artean.
Urtero bezala denon artean horma-irudi handi bat osatu dute Arroako eskola sarreran.