2019/12/09

EUSKARA EGUNA 2019


EUSKERAZ BIZI NAHI DUGULAKO!!!
EUSKERAZ MAITE ZAITUDALAKO...
HORRELA OSPATU GENUEN EUSKARAREN  NAZIOARTEKO EGUNA




AURKEZLEAK BIKAIN ARITU ZIREN



AIAIAIAIIIIIIII!!!!!......AUPA GURE IRRINTZILARI ETA TXISTE KONTALARIAK!!!





ETA JARRAIAN KANTUARI EKIN GENION














ETA BUKATZEKOOOO ESKELETOA MUGITZERA!!!!

 ZE ONDO PASA GENUEN!!!!






                                                   EUSKARAZ BIZI NAHI DUT

2019/11/26

EUSKARAREN EGUNEKO KARAOKE FESTA

Datorren asteartean, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko eguna ospatuko dugu eskolan. Hori dela eta arratsaldean ospatuko dugun karaoke festarako abestiak dituzue bertan, ahotsa berotzen joateko. Animoooo eta gozatu!!!





















2019/10/31

6. MAILA UR MARAN

Urriaren 30ean Koldobika Jauregik Alkizan duen Ur Mara museoan izan ginen. Han, basoan bertan, dituen hainbat lan ikusi genituen eta ondoren, denon artean eskultura osa genezan, lanean jarri gintuen. Horretarako 4 talde osatu genituen eta talde bakoitzari kartoizko kutxa desmontatuak eman zizkigun silikonazko pistolak erabiliz, berriz ere osatzeko gorputz geometrikoak lortuz. "Elorri" txakurrarekin eta gertu zueden astoekin disfrutatzen genuen bitartean, denon artean eskultura bakarra osatzeari ekin genion. Pozik geratu ginen emaitzarekin.

2019/05/09

FINALISTAK EKAINAREN 8KO ESKOLAKO FESTAREN ZAIN!


Bukatu dira sailkapen faseak. Ikasturtero legez, burutu dira pala eta esku pilotako kanporaketak eta orain, eskolako festa egunaren zain gelditu dira finalera sailkatu diren bikoteak. Horrela, ikasleen parte hartzea eskertu eta pilotaren zaletasunarekin jarraitzeko gonbitea egiten dizuegu guztioi. Milesker parte hartzaileei!



2019/02/22

PALA TXAPELKETAN GIRO BIKAINA!


Kaixo flemingkideak,

Aurrekoan aipatu genuen bezela, martxan da pala txapelketa. Jolasgaraian jokatzen dituzte partidak, eta 12 tantora izaten dira. Gainera, azken egunetako eguraldi onari esker, giro paregabea izan dugu, baita animatzaileak ere! Ea horrela jarraitzen duen txapelketak!



2019/02/14

PALA TXAPELKETA HASTEAR DA!


Kaixo flemingkideok,

Urteroko ohiturari jarraituz, ikasturte hontan ere martxan jarri dugu pala eta esku pilota txapelketa. Astelehenean, otsailak 18, emango diogu hasiera txapelketari, eta urtero bezala, jolasgaraietan izango dira partiduak. Beti bezala, apuntatu diren ikasle guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu eta, nola ez, irabazteari baino parte hartzeari garrantzia handiagoa eman nahi diogu. Ondo pasa eta zorte on guztiei!




2019/02/08

Agate Deuna 2019 Villabonan



Aurten, Fleming Eskolako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak eta irakasleak kalera atera gara, makilak hartuta, Agate Deunako koplak kantatzera. 

Eguraldi hotza egon arren, eguzkia tarteka ikusteko aukera izan dugu.





2019/01/25

HERRIKO AITON-AMONAK ESKOLAN

Fleming Herri Eskolako aste kulturala dela eta, herriko 4 aiton-amonak eskolara etorri dira 5. mailako ikasleekin eta irakasleekin hitz egitera.

Goizeko 11:00etan hasita eta ia 12:30ak arte solasean aritu dira ikasleen galderei erantzunez. Beraien gazteetako bizitza nolakoa zen kontatu digute eta  asko disfrutatu dugu haiei entzunez. Oso polita eta interesgarria izan da orduko bizimodua nolakoa zen jakitea (astoak garraio, dantza festetan, umeak etxean jaiotzen, gerra garaiko janari falta...).

 ESKERRIK ASKO LAUOI!!

2018/11/07

FLEMINGKIDEOK EUSKARALDIAREKIN BAT!

Lehendabiziko aldiz egingo da, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra iraungo du Euskal Herri osoan burutuko den Euskaraldiaren ariketa sozialak. Eta noski, Fleming Herri Eskolak ere bat egiten du euskararen normalizaziorako baliagarria izango den ekintza honekin. Horretarako, gela eta maila guztietan landu da Euskaraldiari buruzko informazioa: zer den; "ahobizi eta belarriprest" figurak; pin-ak sortu; "Euskara txokoa" atondu, bideo txiki bat ekoiztu...Honekin guztiarekin, flemingkideok ere gure aletxoa jarri nahi izan dugu elkarbizitzaren eta euskararen alde!


2018/06/12

FLEMING ESKOLAKO KURTSO BUKAERAKO FESTA 2018








2 URTE



3 URTE



4 URTE




5 URTE




L.H. 1go MAILA 2018




L.H. 2. MAILA 2018




L.H. 3. MAILA




L.H. 4. MAILA




L.H. 5.MAILA



L.H. .6.A MAILA



L.H. 6.B MAILA




L.H. 6. MAILA BUKAERA






2018/05/17

Bertso emanaldia Gurea aretoan 2018ko maiatzean.

Joan den ostegunean Fleming eskolako 5. eta 6. mailakoak eta Zubimuxuko 4. eta 5. mailako ikasleak, bertso emanaldia eskeini zuten Herriko Gurea aretoan.









2018/05/13

ANIZTASUNA, 10 ARRAZOI ETA MILAKA AUKERA!

   Maiatzaren 11ean Fleming Herri Eskolan Aniztasunaren eta Elkarbizitzaren jaia ospatu zen.  Arratsaldeko, 16:30etan kalejira batekin hasi zen eta  bertan Besamotzako konpartsako erraldoi eta ipotxak ikusi ziren, baita trikitilariak, perkusio, txalaparta,  dantza Afrikarrak eta amerikarrak eta batukada ere.  EH11koloreko Burubeltz ardi erraldoiarekin batera  eskolako haurrek landutako herrialde ezberdinak ordezkatzen zituzten ohialak ere ikusteko aukera izan genuen.
   Jaialdia Eskolako komunitateak eta Kolore Guztiak elkarteak antolatu dute. Eskolan, familiak jatorri eta kultura aniztekoak dira eta aniztasun balorea defendatu eta agerian utzi nahi izan da. 
   Herritarren arteko elkar ezagutza, elkarlana eta aniztasun balioak bultzatu nahi ditugu Fleming eskolak eta Amasa- Villabona herriarekin batera. 


2018/05/12

ELIKADURARI BURUZKO ERAKUSKETA INTERAKTIBOA LIBURUTEGIAN



Maiatzaren 7, 8 eta 9an Elikadurari buruzko erakusketa interaktiboa antolatu genuen eta lehen hezkuntzako ikasle guztiek parte hartu zuten. Honen helburua, gazteen artean elikadurari loturiko kontsumo arduratsua sustatzea izan da. Horretarako, elikagaien eta horien produkzioak eta banaketan sortzen dituzten eragin eta ondorio nabarmenenak irudikatu dira, gaur egungo elikadura ereduari loturiko hainbat kontzeptu landuz. 
Izan ere, erakusketa izateaz gain jolas kooperatibo bat ere bada. Bertan, ikasleek, taldeka jarrita, pista ezberdinak jaso dituzte: batzuk irakurtzekoak, beste batzuk ukitzekoak, usaintzekoak, ikustekoak… eta haiek erabiliz hainbat kontzeptu landu eta asmatu behar izan dituzte.










2018/05/09