2018/01/19

FLEMING HERRI ESKOLA

Fleming herri eskola
Amasa-Villabonako eskola publikoak izen ezberdin asko izan ditu bere ibilbidean zehar: Dr. Fleming, Fleming eskola publikoa, Doktor Fleming ikastetxea... Eskola komunitateak, izen finkoa aukeratu berri du eta gaur egin dute prentsa aurreko aurkezpena: Fleming herri eskola izango da aurrerantzean.



Horrez gain, logotipo berria eta matrikulazio kanpainarako karteldegi eta spotak ere aurkeztu dituzte, baita laster martxan jarriko duten webgune berria ere: www.flemingeskola.eus. Urtarrilaren 25ean egingo dute jende aurreko aurkezpena, Gurean.

Jesus Quesada zuzendariak hartu du hitza gaurko ekitaldian: "Aurten izena finkatu behar dugula erabaki dugu. Zuzendaritza taldea, irakasle, ikasle, guraso eta langileen artean eskolarentzat izen egokia pentsatu dugu. Komunitatean, elkar lanean, denon artean... familia bat garelako. Fleming herri eskola. Gabri dago Fleming; bera delako eskola honen jatorria. Herria; herria egiten ari garelako, herriarentzat lan egiten dugulako, herritarrak sortzen ari garelako. Eta eskola gara. Ikasleen babeslekua, aniztasunaren ispilua, gune hezitzailea, pedagogia hausnartzaileak. Horrela da gure eskola".

Izena aldatzearekin bat, logoa ere aldatu dute: "Logoa gu identifikatzeko, logoa gure eskola plazaratzeko, gure gogoa eta ilusioa mundura zabaltzeko".

2018/01/06

AIREAN NABARI


Airean nabari

Flemingkidetasuna Villabonan aski dabil, airean nabari.
Kontuz, harrapa zaitzake, eta ondoren hartuta egongo zara betirako.

Autobusean gurutzatzen ditu, harro, herriko kaleak.
Tabernan eskatuz gero pintxoak banatzen aurkituko duzu, barrez.
Rock and Roll hedatzen du mundura, giroa ziplo animatuz.

Flemingkidetasuna Villabona aski dabil, airean nabari.
Harrapatuta gaudenok barruan sentitzen dugu, ahaide, lagun,…

Futbolari  aritzen du, agudo, ausarta, taldekide,  beldurrik gabe.
Unibersitatean gazteak prestatzen ditu, etorkizunera begira.
Euskal Herriko plazeetan maiz ari da dantzari, arin eta bizkor.

Flemingkidetasuna Villabonan aski dabil, airean nabari.
Euskalduna eta euskaldutzen.
Hemengoa eta hangoa.
Publikoa eta doakoa.
Herrikoa eta herriarentzat.
Anitza eta irekia.
Berde-berdea, sano-sanoa.

Irakasleak, langileak, haurrak, gurasoak, nerabeak berdin adinakoak,…
Flemingkidetasuna Villabonan aski dabil, airean nabari.

Ni harrapatu nau, bihotzeraino, erraiak hartzeraino.
Eta horregatik harro nago.
Berdin sentitu nahi baduzu,…kontuz, ba.


Flemingkidetasuna Villabona aski dabilelako, airean nabari,
eta harrapa zaitzake.

2017/12/22

ABENDUAREN 22KO OLENTZERO



Gaur, ostirala, Flemingkideak herria jeitsi gara gure olentzeroarekin kantatzeko intentzioarekin.

Berdin izan zaizkigu euri tantak, gure gurasoek prestatutako txistor bokatek indarra eman digute.

Hala ere, gogoarekin geratu bazarete, igandean berriro aterako gara herrian zehar gure olentzero bazter guztietara eramateko.



GABONETAKO OPORRAK--

ZORIONAK ETA URTE EGUBERRI ON DENOI!!!



2017/11/30

EUSKARAREN TANTA


Gaur, Flemingen Euskararen eguna ospatzen dugun bitartean, euskararen aldeko istorio paregabea ekarri nahi dizuegu eskolako blogera.

Xabi Lasa Fleming ikastetxearen klaustrokidea da. Soin heziketa irakasle, tutorea, Euskara indartzeko Hipia, beti ikasle guztiengandik hain gertu, gure eskolan kanpoko ikasleen lehen pausuetan lagun paregabea; aniztasuna, Xabiren plazerra,...bakarrik zuzendaritzatik pasatzea falta zaio. Nork ez du ezagutuko, ba?


Aurten, Xabi Lasa urte sabatikoa gozatzen ari da?  Gozatzen?... Euskararen sustraiak tantaka ureztatzen ari da, Patagonia euskalduntzen!!!


Tailerrak, hitzaldiak, solasaldiak, ikastetxeetan klaseak,… ez da isilduko gure Xabi bere helburua Euskera eta Euskal kultura zabaltzeko unea baldin badu. Nola gozatuko duen bere hitzak entzuten dituenak, bere irakasketak jasotzen dituenak!!!

Bere egonaldian Argentinako Euskal astea aberastu egin du, hemendik eramandako materialak erabiliz Patagoniako hainbat Euskal etxe hornitu egin ditu,… Lehen hezkuntzako eskoletara eraman du euskararen berriak aho zabalik, bihotz beterik, Patagoniako hainbat kultur areto bete egin du bere euskarazko berba aberatsarekin, bere euskalduntasunarekin, bere hitz jario magikoarekin,…Ziur nago Xabi Flemingkideak gure eskolako aztarnak ere utzi egin dituela Patagonian.


Gure Xabi Patagonian Euskarazko sustraiak ureztatzen ari da tantaka-tantaka, berak bakarrik dakien moduan, solasaldiz solasaldi, umorez eta pazientziaz.

Bitartean, hemen ere Xabiren arima erabiliko dugu eskolan tantaka euskarazko erabilera sustatzeko Villabona herri osoan.

Euskararen partetik, esker mila, Xabi, euskararen tanta.