2013/02/25

Badatoz pala eta esku-pilota txapelketak!!


Azken urteetako ohiturari jarraituz, ikasturte honetan ere Fleming-en pala eta esku-pilota txapelketak antolatu ditugu. Palarekin gaur ginen hastekoak, baina frontoiaren zorua bustita zegoenez, eguraldiak ez digu utzi. Partiduak jolas-ordutan jolastuko dira, eta helburu nagusia ikasleak partehartzea eta gozatzea izango da. Zorte on guztioi!

2013/02/22

Ba al dakizue zer den..?


Mihiluze leihaketan oinarriturik, eta umorea bidelagun, Fleming Herri Ikastetxean euskaraz jolasteko aukerarik ez dugu galtzen. Horretarako, ikasturtean zehar frogatxo batzuk jartzen ari gara. Asmatuko al dituzu?

2013/02/04

Santa Ageda bezperan Fleming kantuan!


Gaurko eguraldi petralak zalantza batzuk sortu arren, baserritarrez jantzita eta makilak eskuetan genituela, Lehen Hezkuntza osoa Billabona herrira jaitsi gara goizean, Cataniako Agatharen omenezko eguna ospatzera. Ibilbidea Arroan hasiz, Haur Hezkuntzakoekin elkartu eta abestu ondoren, Zaharren Egoitzara joan gara jarraian (bertan daudenen esker begiradak ba al du preziorik?). Aterkiak aterki eta trabak traba, Errebote plazan egin dugu hirugarren saioa udaletxe aurrean, eta handik Txistulari plazara. Ikasle ugari gaixorik dagoela kontuan hartuz, eztarritik sano gabiltzala erakutsi ahal izan dugu behintzat!


2013/02/01

Aiztondoko seigarren mailakoen 2. Topaketa.

 Atzo  Aiztondoko eskola publikoetan dabiltzan seigarren mailakoen Bigarren Topaketa ospatu genuen Villabonan. Topaketa hauen helburu nagusia,  ikasleen elkar ezagutza  bultzatzea da.

Horretarako goizean joko batzuetan parte hartu ondoren, elkarrekin ogitarteko bat jan dugu eta  Erniobea institutura abiatu gara. Bertan zuzendariak  D.B.H.ko lehenengo mailako ikasle batzuen laguntzarekin, etapa berri  honen ezaugarri batzuk argitu dizkigute…..eta   fruta zukua sandwich batekin eskaini digute ere.Eguraldi aparta egin digu eta….. PRIMERAN PASA DUGU ELKAR!!!

2013/01/22

NOLAKOA ZEN GARAI BATEKO ESKOLA?



 ASTEAZKENEAN, JOXE BIXENTE ETA ARANTXA BESTE BIZIPEN BATZUEN ARTEAN, GARAI BATEKO ESKOLAKO OHITURAK KONTATZEN ARITU ZIREN.


2013/01/14

EUSKARA TXOKOA BERRITZEN!


Euskara batzordetik, euskara txokoan aldaketa batzuk egitea erabaki dugu txokoari funtzionaltasun gehiago emateko asmoz. Hala, atal desberdinak bereizi ditugu, ikasleek euskaraz modu eraginkorragoan eta jostagarriagoan goza dezaten. Adibide gisa, telebistako "mihiluze" lehiaketan agertzen diren frogatxoetan oinarrituz, jarri dugun atala. Noizean behin, blogean ere frogatxo horiek jarriko ditugu. Ea animatzen zareten eta asmatzen dituzuen erantzunak... EZETZ ASMATU!!!







2013/01/09

Gabonetako oporren aurreko jaia!



Gabonetako opor aurretik burutu zen festan, oso ondo pasa genuen denok. Goizetik hasi ginen prestaketa lanetan. Hasteko, Gabonetako abestiak entseatu genituen eta ondoren, mailaka, krosa egin genuen. Batzuk korrika zihoazen bitartean, beste mailetako ikasle zein irakasleak, harmailatatik animatzen zuten. Giro bikaina nagusitu zela esan behar dugu, izan ere irakasle bat edo beste ere korrika egitera animatu baitzen beraien ikasleekin. 











Azkenik, txistorra jan eta gero, egun batzuetan zehar 6. mailako ikasleak ilusio guztiz prestaturiko jolasak egin ziren. Jolasetan, ikastetxe guztiko haurrak parte hartu zuten eta primeran pasa zuten guztiek, hein handi batean, 6. mailakoek antolakuntza lan bikaina egin zutela. Bejondeiela!











2012/12/24

OLENTZEROREKIN KANTARI

Gaur, abenduak 24, Fleming Ikastetxeko guztiak kalera atera gara kantari, ikasleak, familiak, gurasoak eta Olentzeroa, noski. Trikitixak, panderoak eta esku-soinuak lagunduta herriko kaleak alaitu ditugu. Zahar egoitzakoak ere bisitatu ditugu eta frontoian bukatu dugu kalejira eginez eta txitorra pintxo bat janez. Jendetza izan da eta primeran pasa dugu. Eskerrik asko parte haratu duzuen guztioi eta Guraso Elkarteari, haiek antolatzen baitute. URTE BERRI ON!!!


2012/12/03

Abenduaren 3an, euskararen eguna ospatu genuen eskola osoan. Gela bakoitzak bere kanta karaokearen laguntzaz abestu zuen. Ondoren, irrintziak bota genituen eta txisteak antzeztu zituzten. Primeran pasa  eta parra asko egin genuen ikasleok eta irakasleok. ¡GORA GURE EUSKARA!

2012/10/29

TRICK or TREAT?

Do you know that HALLOWEEN is coming?
Yes, you are right: The next 31st of October!!! Enjoy Halloween with your friends...

                                                         CLICK HERE

2012/10/16

A GAME ABOUT THE HUMAN BODY

Let´s learn more about our amazing body in a enjoyable way!!! I bet you find it interesting...


                                                         CLICK HERE