2012/12/24

OLENTZEROREKIN KANTARI

Gaur, abenduak 24, Fleming Ikastetxeko guztiak kalera atera gara kantari, ikasleak, familiak, gurasoak eta Olentzeroa, noski. Trikitixak, panderoak eta esku-soinuak lagunduta herriko kaleak alaitu ditugu. Zahar egoitzakoak ere bisitatu ditugu eta frontoian bukatu dugu kalejira eginez eta txitorra pintxo bat janez. Jendetza izan da eta primeran pasa dugu. Eskerrik asko parte haratu duzuen guztioi eta Guraso Elkarteari, haiek antolatzen baitute. URTE BERRI ON!!!

iruzkinik ez: