Urtero bezala Lehen Zikloko ikasleak (1go eta 2. mailakoak) antzerki emanaldia eskeini ziguten Gurea aretoan.
Guraso Elkarteak antolatutako ekintza honetan lan bikaina egin dute Idoia irakaslearekin 08-09 ikasturtean zehar.




Gaur goizean Villabonako Gurea aretoan antzerki erakustaldia gozatzeko aukera izan dugu Lehen Hezkuntzako Ikasle guztiak.
ETA ZER? Liburuxka famatuen bilduman oinarrituriko, ikuskizuna erakutsi digute DAR DAR taldeko: Anjel Lertxundi, Seve Calleja, Andoni Egaña eta Silvia Ugidos.
Ikuskizunaren hari nagusia gizaki guztiak desberdinak izateko dugun eskubidea izan da modu umoretsu batean adieraziz.
Egunero maila desberdin batek hartuko du lekukoa.
http://www.korrika.org/index.php
| Gaur goizean Juan Kruz Igerabide gure artean egon da. Liburutegian L.H.ko 3. mailakoekin bildu da. Ikasle hauek gelan landu duten"Botoi bat bezala" poema liburuari buruz Juan Kruzekin hitzegiten aritu dira. Berriz ere, guztioi erakutsi digu berak gauzak modu berezi batean begiratzen dituela. Beste liburuak: |