2009/03/26

KORRIKA 16 FLEMING ESKOLAN


Dakizutenez, gaur Korrika 16 hasiko da Tuteran; baita gure eskolan ere. Hori dela eta 1go mailakoek lekukoa hartu dute zuzendaritza eta irakasleen eskutik. Aurtengo leloa irakurri eta gero korrika egin dugu ONGI ETORRI abestia kantatuz.
Hurrengo egunetan mailaz maila pasatzen joango da lekukoa, honela, eskola osoak parte hartuko duelarik.
Horretaz gain, eskolako sarreran Euskal Herriko mapan Korrikak egingo duen ibilbidea egunero joango gara margotzen.

Egunero maila desberdin batek hartuko du lekukoa.

http://www.korrika.org/index.php


iruzkinik ez: