Gaur egun, energia gehiegi erabiltzen dugunez, atmosferara CO2 gehiegi isurtzen dugu eta gure planetako klima aldatzen ari da. Hori dela eta, 5. mailako ikasleok eskolan zuhaitz gehiago jartzea erabaki dugu. Horrela, CO2 gutxiago eta oxigeno gehiago izango dugu.
Martxoaren 15ean, zuhaitzak aldatzera joan ginen. Hori baino lehen, interneten urratsak zeintzuk ziren kontsultatu genituen. Lehenbizi, 50 cm sakonerako eta 60cm zabalerako zuloa egin behar da. Ondoren, ongarria bota behar da, eta gero zuhaitza sartu. Bukatzeko, zuloa lurrez estali behar da. Zuhaitz bat baino gehiago jarri nahi badugu, 4mko distantzia utzi behar da sustraiak ondo zabal daitezen.
Gure kasuan, udarondoa, gaztainondoa eta aranondoa aldatu ditugu. Ea datorren ikasturtean fruta pixka bat jaterik dugun!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina