Joan den ostegunean Fleming eskolako 5. eta 6. mailakoak eta Zubimuxuko 4. eta 5. mailako ikasleak, bertso emanaldia eskeini zuten Herriko Gurea aretoan.
2018/05/17
2018/05/13
ANIZTASUNA, 10 ARRAZOI ETA MILAKA AUKERA!
Maiatzaren 11ean Fleming Herri Eskolan Aniztasunaren eta Elkarbizitzaren jaia ospatu zen. Arratsaldeko, 16:30etan kalejira batekin hasi zen eta bertan Besamotzako konpartsako erraldoi eta ipotxak ikusi ziren, baita trikitilariak, perkusio, txalaparta, dantza Afrikarrak eta amerikarrak eta batukada ere. EH11koloreko Burubeltz ardi erraldoiarekin batera eskolako haurrek landutako herrialde ezberdinak ordezkatzen zituzten ohialak ere ikusteko aukera izan genuen.
Jaialdia Eskolako komunitateak eta Kolore Guztiak elkarteak antolatu dute. Eskolan, familiak jatorri eta kultura aniztekoak dira eta aniztasun balorea defendatu eta agerian utzi nahi izan da.
Herritarren arteko elkar ezagutza, elkarlana eta aniztasun balioak bultzatu nahi ditugu Fleming eskolak eta Amasa- Villabona herriarekin batera.
2018/05/12
ELIKADURARI BURUZKO ERAKUSKETA INTERAKTIBOA LIBURUTEGIAN
Maiatzaren
7, 8 eta 9an Elikadurari buruzko erakusketa interaktiboa antolatu genuen eta
lehen hezkuntzako ikasle guztiek parte hartu zuten. Honen helburua, gazteen
artean elikadurari loturiko kontsumo arduratsua sustatzea izan da. Horretarako,
elikagaien eta horien produkzioak eta banaketan sortzen dituzten eragin eta
ondorio nabarmenenak irudikatu dira, gaur egungo elikadura ereduari loturiko
hainbat kontzeptu landuz.
Izan ere,
erakusketa izateaz gain jolas kooperatibo bat ere bada. Bertan, ikasleek,
taldeka jarrita, pista ezberdinak jaso dituzte: batzuk irakurtzekoak, beste
batzuk ukitzekoak, usaintzekoak, ikustekoak… eta haiek erabiliz hainbat
kontzeptu landu eta asmatu behar izan dituzte.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)