2017/11/30

EUSKARAREN TANTA


Gaur, Flemingen Euskararen eguna ospatzen dugun bitartean, euskararen aldeko istorio paregabea ekarri nahi dizuegu eskolako blogera.

Xabi Lasa Fleming ikastetxearen klaustrokidea da. Soin heziketa irakasle, tutorea, Euskara indartzeko Hipia, beti ikasle guztiengandik hain gertu, gure eskolan kanpoko ikasleen lehen pausuetan lagun paregabea; aniztasuna, Xabiren plazerra,...bakarrik zuzendaritzatik pasatzea falta zaio. Nork ez du ezagutuko, ba?


Aurten, Xabi Lasa urte sabatikoa gozatzen ari da?  Gozatzen?... Euskararen sustraiak tantaka ureztatzen ari da, Patagonia euskalduntzen!!!


Tailerrak, hitzaldiak, solasaldiak, ikastetxeetan klaseak,… ez da isilduko gure Xabi bere helburua Euskera eta Euskal kultura zabaltzeko unea baldin badu. Nola gozatuko duen bere hitzak entzuten dituenak, bere irakasketak jasotzen dituenak!!!

Bere egonaldian Argentinako Euskal astea aberastu egin du, hemendik eramandako materialak erabiliz Patagoniako hainbat Euskal etxe hornitu egin ditu,… Lehen hezkuntzako eskoletara eraman du euskararen berriak aho zabalik, bihotz beterik, Patagoniako hainbat kultur areto bete egin du bere euskarazko berba aberatsarekin, bere euskalduntasunarekin, bere hitz jario magikoarekin,…Ziur nago Xabi Flemingkideak gure eskolako aztarnak ere utzi egin dituela Patagonian.


Gure Xabi Patagonian Euskarazko sustraiak ureztatzen ari da tantaka-tantaka, berak bakarrik dakien moduan, solasaldiz solasaldi, umorez eta pazientziaz.

Bitartean, hemen ere Xabiren arima erabiliko dugu eskolan tantaka euskarazko erabilera sustatzeko Villabona herri osoan.

Euskararen partetik, esker mila, Xabi, euskararen tanta.






2017/11/29

EUSKARAZ ON Fleming eskolan Villabonan






Flemin eskolaren GURASO ELKARTEAK aste honetan EUSKARAZ ON programa martxan jarri du Villabona herrian euskarazko erabilera sustatzeko.
Gurasoek antolatutako ekintza bultzatzeko ikasleak, irakasleak, langileak eta ikasle oihak bat gatoz ekimen sozial honekin. 
Lan bikaina eskolaren alde eta euskararen alde Guraso elkartekoek egindako lana.

Loreak mendian, perretxikoak basoan eta zu bezalako eskola, nire herrian.

2017/11/23

Fleming eskolan Jolaslekua berria egin dugu!



Haurrak libreki mugitu daitezen, jolastu, gozatu, ikertu, harremandu eta amets egin dezaten jolastoki atseginago bat Arroan egin dugu.

2017/11/20

EURIA ANTZEZLANAREN AURKEZPENA ARRATZAINEN


Markeliñe antzerki konpainiak Euria antzezlana eskeini zuen igandean Villabonako
Gurea aretoan.

Antzezlana oso interesgarria izan zen, besteak beste ukitzen duen gaiarengatik: galeren eta doluen auzia.

Aldiz aurretik Jon Kepa aktorea egon zen gure ikastetxean honen berri ematen.






http://www.markeline.com/es/index.aspx

2017/11/06

AUZOLANEAN Arroako jolas-lekua berritzen!


     JOLASLEKUA PIZTU!!

Azaroaren 4an Flemingo Arroako jolas-lekua berritzen aritu gara, haur, familia, irakasle eta herritarrak elkarlanean jarrita.

Ikastetxeko haurren ideiak jaso ondoren, familien eta irakaslegoaren inplikazioa funtsezkoa izan da auzolana burutzeko eta gure jolastokia "Xaxi parkea" bihurtzeko!!

Beheko argazkietan ikusten den bezala, lan eta festa giro aparta izan genuen, ederki pasa genuelarik!!

 Xaxi Jolas-leku berria prest dago!!

Esker mila parte hartu zenuten guztiei!!



Argazkiak ikusteko:

https://www.flickr.com/photos/159542445@N04/albums/72157688929270164

http://aiurri.eus/Amasa-Villabona/Albisteak/20171106/Auzolanean_berritu_dute_Fleming_eskolako_jolas-lekua