2017/04/07

FLEMINGO IKASLEAK BIZIKLETAZ TOLOSARA

Fleming ikastetxeko 5. eta 6.mailako ikasleak Villabonatik Tolosara bizikletaz joan dira. Irteera hau egin aurretik, irakasleen eskutik, formakuntza jaso zuten: bizikletaz nola ibili, gurpila nola puztu, kamara nola aldatu, trafiko arauak ezagutu, arriskuak aurreikusi …
Irteera honekin, Tolosako suhiltzaileko parkea ezagutuz gain, beraien lana, erreskatea, makinak, tresnak, jantziak…ezagutzeko aukera izan dute.
Bestalde, Ag21eko programan parte hartzen dugunez, eta ingurugiroa zaintze aldera, irteera honekin bizikletaren erabilera bultzatu nahi izan dugu.
Bisita ondoren, Zumardi Handian bazkaldu, indarra hartu eta Villabonara itzuli dira egun polit bat igaro ondoren.

Benetan txango interesgarria!!!









2017/04/06

APIRILAK 8, IJITOEN NAZIOARTEKO EGUNA

Ijitoak rom herria izenaz ezagutzen dira (haien hizkuntzan rom izenak «gizona, senarra» esan nahi du).
Gehienbat Europan bizi den etnia bat da, jatorria ziurrenik Indiaren ipar-mendebaldean duena, eta Erdi Aroan Europara emigratu zuena.
Ijito euskaldunek erromintxel izena dute, beren burua kalo kulturakoengatik bereizteko .
1971etik apirilaren 8an Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.