Gaur Arratzaingo jangelako Mari Karmenek bere lan azken eguna izan du. Bertako lankide, ikasle eta irakasleak agur unkigarria eskeini diogu.
Izan huntsa zauden tokian zaudela, zutaz oroituko baikara maiz.
Doinua: Badira hiru aste
1.Hogei urtetako pazientzia
delako eskertzekoa,
bertso hauetan idatzi dugu
inoiz esan gabekoa;
zure ondoan ia edonor
sentitzen da etxekoa
gugatik egin duzun lana da
benetan txalotzekoa.
2.Katekista ta musikazale,
ausarta bezain xumea,
pelotazale, bidaiaria,
nolako emakumea!
Faltako dira janari usaia
eta zure perfumea
zail da betetzen gure jangelan
utzi duzun hutsunea.
3.Gutako inork baldin baditu
galtza barrenak josteke,
seguru gaude eskatuz gero
laguntzeko prest zeundeke.
Irribarrez ta goxotasunez
maiz gure platerak bete,
Athletic-ekoa ez bazina
perfektua zinateke.
4.Indartsu zaude, izango zera
familiko faraona,
ama jatorra eta edonork
nahiko lukeen amona…
Opa dizugu zure ondoan
izatea zoriona
bizitza izan dadila zure
janaria bezain ona.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina