2013/03/14

TTIPI TTAPA, TTIPI TTAPA KORRIKA!!!

Euskarari hauspoa eman nahian, bi urtez behin ospatzen den festa gaur arratsaldean hasiko da Andoainen.Hori dela-eta, Korrikak irauten duen bitartean, goizeko 09:00etan eta mailaz maila txandaka, ikastetxeko pasabidetatik korrika ibiliko gara festaren jarraipena eginez. Hala, ikasleak, egunean zehar burutuko den ibilbidea margotuz joango dira, korrika egin eta lekukoa hurrengo mailakoei pasa ondoren. Hona hemen gaurko (1go maila)irudiak:


Bide batez, gonbidapena luzatu nahi dizuegu gurekin korrika egin nahi duzuen orori, gaur arratsaldeko 17:15ean Santiago egoitzan elkartu gaitezen, (ofizialki 17:30ean iritsiko da Billabonara)gure kilometroan elkarrekin korrika egiteko.
EMAN EUSKARA ELKARRI!!!
GORA EUSKARA ETA GORA KORRIKA 18!!!

iruzkinik ez: