Horrela, Flemingen ere, eguneroko jarraipena egin diogu, eta horren adibidea da gaur (opor-aurreko azken egun gisa) egin dugun lasterketa polita ere. Lehen Hezkuntza osoko ikasleak zein irakasleak ere, Arratzaingo ikastetxeari itzulia eman diogu Korrikaren aldarria gure eginez! Gora Korrika 18! Gora Euskara! Gora Fleming!
2013/03/22
Gora Korrika 18! Fleming Korrika!
Aurtengo Korrikak aurrera darrai, korrika eta bizi-bizirik! Igandean Baionan amaituko bada ere, urte guztian zehar aukera izango dugu leloa gure egiten: "Eman euskara elkarri!"
Horrela, Flemingen ere, eguneroko jarraipena egin diogu, eta horren adibidea da gaur (opor-aurreko azken egun gisa) egin dugun lasterketa polita ere. Lehen Hezkuntza osoko ikasleak zein irakasleak ere, Arratzaingo ikastetxeari itzulia eman diogu Korrikaren aldarria gure eginez! Gora Korrika 18! Gora Euskara! Gora Fleming!
Horrela, Flemingen ere, eguneroko jarraipena egin diogu, eta horren adibidea da gaur (opor-aurreko azken egun gisa) egin dugun lasterketa polita ere. Lehen Hezkuntza osoko ikasleak zein irakasleak ere, Arratzaingo ikastetxeari itzulia eman diogu Korrikaren aldarria gure eginez! Gora Korrika 18! Gora Euskara! Gora Fleming!
2013/03/18
Korrikak (Flemingen ere) aurrera darrai!
Pasa den ostegunean hasi eta datorren iganderarte, euskararen aldeko ekimenak bere bidean jarraitzen du. Korrika 18, asteburuan iparraldetik ibili ondoren, gaur, Nafarroa Garaian barrena dabil. Bien bitartean, Flemingen ere, eguneroko Korrikarekin darraigu. Eta, gaur bertan, 3.mailakoen txanda izan da, eta korrikaldiaren ondoren leloaren irakurketa egin dute. Hona bideoa:
Palaren ondoren, aurki esku-pilota txapelketa!
Azken urteotan egin den moduan, pilota txapelketak aurrera doaz. Dagoeneko pala txapelketako sailkapenekin bukatu dugu. Beraz, aurki (jakinaraziko dizuegu!),esku-pilotarekin hasiko gara. Jolastorduetan izaten dira partiduak, eta parte-hartzaile guztiei bihoakie gure zorionik beroena txapelketa aurrera eramatea ahalbideratzeagatik. Zorionak guztioi!!
2013/03/14
TTIPI TTAPA, TTIPI TTAPA KORRIKA!!!
Euskarari hauspoa eman nahian, bi urtez behin ospatzen den festa gaur arratsaldean hasiko da Andoainen.Hori dela-eta, Korrikak irauten duen bitartean, goizeko 09:00etan eta mailaz maila txandaka, ikastetxeko pasabidetatik korrika ibiliko gara festaren jarraipena eginez. Hala, ikasleak, egunean zehar burutuko den ibilbidea margotuz joango dira, korrika egin eta lekukoa hurrengo mailakoei pasa ondoren. Hona hemen gaurko (1go maila)irudiak:
Bide batez, gonbidapena luzatu nahi dizuegu gurekin korrika egin nahi duzuen orori, gaur arratsaldeko 17:15ean Santiago egoitzan elkartu gaitezen, (ofizialki 17:30ean iritsiko da Billabonara)gure kilometroan elkarrekin korrika egiteko.
EMAN EUSKARA ELKARRI!!!
GORA EUSKARA ETA GORA KORRIKA 18!!!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)